Hainbat tresna
Gunea: | Santurtziko Udal Euskaltegia |
Ikastaroa: | Ebaluazioa Moodle-n: kalifikazio-liburua, galdetegia eta tailerra |
Liburua: | Hainbat tresna |
Nork inprimatua: | Gonbidatua |
Data: | Saturday, 2024(e)ko Decemberren 21(e)an, 13:38(e)tan |
Deskribapena
wrqe
1. Ebaluazioa Moodle-n
Hainbat dira Moodle-k ikasleen ebaluazio eta segimendurako eskaintzen dituen tresnak:
Moodle-ren ebaluaziorako tresnak
- Kalifikazio-liburua
- Eskalak
- Rubrikak (Moodle-ren 2.2 bertsiotik aurrera)
- Helburuak
Moodle-ren segimendurako tresnak:
- Txostenak
- Osaketa
- Eskuragarritasuna
2. Kalifikazio-liburua
Hona hemen kalifikazio-liburuaren ezaugarri nagusiak:
- Kalifikazio-kategoriak
- Kalifikazio-elementuak
- Kalifikatzailea
- Kalifikazioak editatu
2.1. Kalifikazio-kategoriak
Kalifikazioak kalifikazio-kategoriatan antola daitezke. Horiek ebalualdiak, ikastaroaren saioak, gaiak... izan daitezke.
Kategoria-kalifikazioak batutako kalifikazioa du, bere kalifikazio-elementuekin kalkulatutakoa. Ez dago kategoriak txertatzeko mugarik (kategoria bat beste baten barruan egon daiteke). Baina, kalifikazio-elementu bakoitza kategoria batean bakarrik egon daiteke. Gainera, kalifikazio-elementu eta kategoria guztiak gutxienez baten barruan daude: ikastaro-kategoria.
2.2. kalifikazio-elementuak
Kalifikazio-liburuan elementuak ezarri behar dira, horiei kalifikazio jakin bat eman ahal izateko. Oro har, elementu horiek kategorietan bilduko ditugu.
- Kalifikazio-kategoria batek kalifikazio-elementuak taldekatzen ditu beti eta kalifikazio-elementu horiei eragiteko ezarpenak ditu
- Kalifikazio-elementu batek ikastaroko partaide bakoitzeko kalifikazio bat gordetzen du eta kalifikazio horiei eragiteko ezarpenak ditu
- Kalifikazio-elementu batek erabiltzaileei nola erakutsiko zaien definitzeko ezarpenak ditu, blokeatzeko eta ezkutatzeko funtzioak ditu.
2.3. Kalifikatzailea
Kalifikatzaileak ikastaroaren hainbat ataletan kalifikatu eta ebaluatu diren elementuak jasotzen ditu eta aukera ematen dizu ikusi eta aldatzeko.
Moodle-ren ikastaro batean ebaluatzeko elementu bat gaineratzen duzunean, sortutako kalifikazioetarako gunea sortzen du automatikoki kalifikazio-liburuak eta era berean gaineratzen du zeuk edo sistemak elementu horri emandako puntuazioa.
Erakutsitako kalifikazioak eginkizunen emaitzak dira eta definitzean ezarritakoaren araberakoak izango dira, hau da 10 puntura arte definitutako zereginak ikasleak lortutako puntuak erakutsiko ditu, eta ez ehunekoa.
2.4. Kalifikazioak editatu
Kalifikazio-liburuan zerbait editatzeak kalifikazioak bakarrik editatzea dakar eta ez du inongo harremanik ikastaroaren hasiera orria editatzearekin, hau da zure ikastaroaren orriak ez du inongo eraginik izango zuk kalifikazio-liburuan edozer eginda ere.
Edizioa aktibatu botoiaren funtzioak ikastaroaren orri nagusikoetatik aparte daude, eta beraz edizioa aktibatuta egon daiteke kalifikazio-liburuan eta aldi berean aktibatu gabe ikastaroaren hasiera-orrian. Hauxe da honen arrazoia: "editatu ikastaroaren orria" eta "editatu kalifikazioak" bi gaitasun ezberdin dira eta rol bakoitzak, baterako edo besterako izan dezake baimena.
3. Eskalak
Eskala ikasleen gaitasuna ebaluatzeko era da. Lan bati 1etik 100era bitarteko balorea emanda kalifikazioa ematen ari zara, baina ikasleari hitz bat edo esaldi xume bat eskain diezaiokezu ebaluazioa. Eskala baten adibide sinpleena hauxe da: oso gaizki - gaizki - nahikoa - ondo - oso ondo.
Edozein eskalak 2 elementu baino gehiago izan behar ditu eta adituek 5 izatea gomendatzen dute. Kalifikatzeko orduan, zereginaren ezarpenetan kalifikaziorako aukeratu dugun eskala agertuko zaigu.
4. Rubrikak
Rubrikak
Rubrikak irizpideetan oinarritutako zereginetan erabiltzen diren kalifikazio aurreraturako formularioak dira.
Rubrika irizpide-multzo bat da. Irizpide bakoitzerako hainbat deskribapen-maila eskaintzen da. Zenbakizko kalifikazio bat ezartzen zaio maila bakoitzari.
Kalifikatzaileak aukeratzen du zein mailak erantzuten/deskribatzen duen ondoen emandako irizpidea. Rubrikaren puntuazioa kalkulatzeko irizpidearen kalifikazio guztien batura egiten da. Bukaerako kalifikazioa kalkulatzeko, oraingo puntuazioa eta lor daitekeen puntuazio onena/txarrena alderatzen dira.
Funtzionalitate hau Moodle-ren 2.2 bertsiotik aurrera dago erabilgarri
5. Helburuak
Helburuak ikasleak jarduera edo ikastaro bat burutzean erakutsi edo ulertu duenaren deskribapen zehatzak dira. Helburu bakoitza eskala mota baten bitartez puntuatzen da.
Labur esateko, helburuak kalifikazio baten azpiatalak bezalakoak dira. Kalifikazio bat testak, parte hartzea, asistentzia eta proiektuez osa daitekeen lorpen orokorraren ebaluazioa da. Helburuek ezagutzaren mailak zehatzak ebaluatzen ditu zenbaki edo letra bidez eman daitekeen mailaketa baten bitartez. Horrela ikastaroaren kalifikazio orokorra eman daiteke, helburu gisa emandako gaitasun jakinen inguruko mailaketaren batera.
6. Txostenak
Txostenek, hainbat irizpideren araberako (ikastaroa, taldea, partaidea, data, jarduera, ekintza, erakusteko formatua) bilaketa egiteko aukerez gain ondorengoak erakusten dituzte Moodle-n.
- Azken orduko agerraldiak zuzenean
- Jardueraren txostena
- Partaidetza-txostena
- Jarduera-osaketa
6.1. Jardueraren txostena
Jardueraren txostenak jarduera bakoitzean zenbat ikustaldi izan den erakusten digu eta azken sarrera noiz izan den.
6.2. Partaidetza-txostena
Partaidetza-txostenean jarduera guztiak ditugu erabilitako baliabidearen arabera sailkatuta (foroak, galdetegiak, ikasgaiak...) eta hainbat irizpideren arabera (jarduera, epea, erabiltzailea, egindakoa) bilatzeko aukera eskaintzen digu.
7. Osaketa
Osaketak zehazten du jarduera bat edota ikastaro bat nork eta zein baldintzatan eman dezakeen osatutzat. Osaketaren jarraipena egin ahal izateko gunearen kudeatzaileak gaitu egin behar du lehenik ikastaro-osaketaren jarraipena gunean. Ondoren, aukeran du irakasleak jarraipena gaitu ala ez ikastaroan. Ikastaroan gaituta, jarduera bakoitzean agertuko dira osaketarako aukerak.
7.1. Eskuragarritasuna
Osaketa funtzioa eskuragarritasunarekin dago lotuta. Zeregin bat noiz egongo den ikasleen esku ere zehaztu ahal da zereginaren ezarpenetan. Horren arabera, zeregin bat data jakin batetik beste batera egin ahal izatea ezar dezakegu. Baina baita zeregin jakin bat egin ahal izateko aldez aurretik beste zeregin bat osatu behar izatea, kalifikazio jakin batetik gorakoa izatea, e.a. Honek langak ezartzeko aukera ematen du eta ikasleen ibilbidea kontrolatuagoa izatea.