Irakaslearen gida

1. Ikastaroaren planteamendua

1.4. Komunikaziorako tresnak

Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresnak:

  • Ohar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Nolabait esateko, irakasleak ikasgelara daraman diskurtsoa da. Horregatik, ikasleek ezin dute erantzun ezta mezu berririk bidali ere. Honetarako, Moodle-k berez sortzen duen Berrien foroa izenekoa erabili dugu.
  • Jardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da. Nolabait esateko, ikasle eta irakasleek ikasgelara daramaten diskurtsoa da . Bertan, irakasleak zalantzei erantzuteaz gain, bestelako azalpen eta oharrak egin ditzake, ikasteko beharrezko den interakzioa bultzatuz.
  • Kontu-kontari: foro hau partaide guztien arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu. Pasiloetako diskurtsoa litzateke.
  • Nire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Ikasleek saioz saio gehituko dute ikasitakoa, ikasi ez dutena izandako zailtasunak, sortutako... Horretaz gain, ikasleen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakete bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.