Irakaslearen gida
Site: | Santurtziko Udal Euskaltegia |
Course: | Moodle 1.9ren oinarrizko erabilera |
Book: | Irakaslearen gida |
Printed by: | Guest user |
Date: | Wednesday, 16 October 2024, 9:04 AM |
Description
Hemen ikastaro honen helburuak eta edukiak dituzue
1. Ikastaroaren planteamendua
Moodle ikasgela birtualak sortzeko web aplikazio ezagunenetakoa da gaur egun. Hezkuntza-testuinguru guztietan ari da erabiltzen eta gero eta zabalkunde handiagoa du nazioartean nahiz gurean.
Ikastaroaren helburu nagusia Moodle-ren oinarrizko ezagutza eskuratzea da, bereziki alderdi praktikoari erreparatuz. Horretarako, ikastaroan zehar parte-hartzaile bakoitzak bere jakintza-esparruko ikasgai bat molde birtualean eskaini ahal izateko lehenbiziko saiakera egin beharko du.
Plataformaren aurkezpen labur baten ostean, Moodle-ren osagai nagusiak aztertuko ditugu: baliabideak, jarduera-moduluak eta blokeak. Aztertu ahala, praktikak egingo ditugu.
Ikastaro hau Moodle-ren 1.9 bertsioetarako dago diseinatuta.
1.1. Helburuak
- Moodle-k ikastaroak sortzeko eskaintzen dituen tresnak ezagutzea
- Parte hartzaileei Moodle modu autonomoan erabiltzen ikasi ahal izateko baliabideak eskaintzea
1.2. Edukiak
- Plataformaren funtzionamendu orokorra
- Komunikazioa bultzatzeko tresnak
- Informazioa emateko tresnak (I): baliabideak
- Informazioa emateko tresnak (II): blokeak
- Edukiak lantzeko tresnak
- Ebaluazioa egiteko tresnak
1.3. Metodologia
Ikastaroaren izaera
Ikastaro zeharo praktikoa izango da. Moodle-ren osagaiak aztertu ahala, parte hartzaileek praktikak egingo dituzte, on-line ikastaro bat osatzeko lehenbiziko saiakera eginez. Ikasleen ikas-prozesua autonomoa bultzatu nahi da eta horretarako nork bere kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi ditugu.
Jardueren diseinua
Ikastaroa, hala ere, erabat zuzendua da. Jarduera bakoitzean azaltzen zaio ikasleari pausuz-pausu zer eta nola egin behar duen. Hauxe da jarduera guztien egitura:
- Sarrera: sarrera labur batean jarduera kokatu egiten da testuinguruan.
- Jarduera: eginkizunaren azalpena.
- Egitekoa: jarduera burutzeko egin beharrekoak azaltzen dira pausuz-pausu, egon daitezkeen arazoen berri emanez.
- Dokumentazioa: jarduerarekin lotutako dokumentazioariako eskeka. Hori erabilita jaso ditzakete ikasleek azalpen gehiago bai eginkizunean laguntzeko, bai gaian sakontzeko.
Aurrera begirakoak eta autoebaluazioa
Ikasleen autonomia bultzetzeko eta aurrerantzean nork bere ikas-ibilbideak diseinatzeko, ezinbesteko tresna dugu dokumentazioaren atala. Autoebaluaziorako galdetegiarekin eta hausnarketarako prestatutako Egunerokoarekin batera, dokumentazioak eskainiko dio ikasleari nahiko oinarri ikastaroa bukatutakoan Moodle-ren inguruan ikasten jarraitzeko.
Gutxienez saio bakoitzaren bukaeran komeni da Autoebaluaziorako galdetegia betetzea, ikaslea egindako aurrerapenaz jabe dadin.
Sintesi-dokumentuak
Bestalde, saio bakoitza bukatutakoan irakasleak saioaren sintesia izeneko dokumentua sortuko du. Horretan jasoko du saioaren laburpena eta saioan zehar izandako gorabeherak. dokumentu horiek ere egitura jakin bat dute:
- Saioaren helburuak: berriz ere esplizitatu egingo dira saioan landu nahi izan diren helburuak ikasleak lortu beharreko gaitasun maila ezagutzeko.
- Saioan egindakoa: aurreko ataleko helburuak helburu operatibo gisa aurkeztuko dira, ikasleak egindako ekintzak deskribatuz.
- Zailtasunak: saioan zehar ikasleek eta taldeak izandako zailtasunak jasoko eta laburtuko dira.
- Kontuan hartu eta eztabaidarako: landutako ataleran alderdi nagusiak azpimarratu eta horien inplikazioak mahaigaineratuko dira hemen.
1.4. Komunikaziorako tresnak
Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresnak:- Ohar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Nolabait esateko, irakasleak ikasgelara daraman diskurtsoa da. Horregatik, ikasleek ezin dute erantzun ezta mezu berririk bidali ere. Honetarako, Moodle-k berez sortzen duen Berrien foroa izenekoa erabili dugu.
- Jardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da. Nolabait esateko, ikasle eta irakasleek ikasgelara daramaten diskurtsoa da . Bertan, irakasleak zalantzei erantzuteaz gain, bestelako azalpen eta oharrak egin ditzake, ikasteko beharrezko den interakzioa bultzatuz.
- Kontu-kontari: foro hau partaide guztien arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu. Pasiloetako diskurtsoa litzateke.
- Nire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Ikasleek saioz saio gehituko dute ikasitakoa, ikasi ez dutena izandako zailtasunak, sortutako... Horretaz gain, ikasleen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakete bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.
1.5. Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluzioa bi modutan egingo dugu:Autoebaluazioa
- Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
- Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
- Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.
Ebaluazio kuantitatiboa
Ebaluazio-molde honek 6 atal ditu:
- Partaidetza: komunikazio-tresnen erabilera
- Lehen saioa: 6 jarduera
- Bigarren saioa: 6 jarduera
- Hirugarrensaioa: 3 jarduera
- Laugarren saioa: 4 jarduera
- Bosgarren saioa: 5 jarduera
Ikastaroaren bukaerako puntuazioa atal guztietan lortutakoen bataz bestekoa izango da.
Puntuazioak Kalifikazio-liburuan ezarriko dira, nahiz eta gehienetan Praktiketarako ikastaroan egindako lanari dagozkionak izan.
Bai jarduerak, bai komunikazio-tresnak kalifikatzeko 1etik 5erako eskala erabili da. Jardueren foroa eta Egunerokoa ez dira ebaluatuko eta horien puntuazioa ere Kalifikazio-liburutik ezarri behar dira. 5.2 eta 5.5 jarduerak (galdetegia eta ikasgaia) ebaluagarriak dira eta, beraz, berez ekarriko du sistemak horien kalifikazioak kalifikazio-liburura.
Ikastaroa gainditzeko 6ko emaitza lortu behar da.
1.6. Iraupena eta aldiak
Ikastaroaren iraupen estandarra 30 ordukoa da.Ordu horien banaketa honako hau izan daiteke:
- Bi eta erdiko orduko bi saio presentzial
- 25 orduko lana on-line
- Lehehen saioa: bost ordu
- Bigarren saioa: bost ordu
- Hirugarren saioa: bost ordu
- Laugarren saioa: bost ordu
- Bosgarren saioa: bost ordu
1.7. Praktikak
Praktikak beste ikastaro batean egin behar dira eta ikasleei horretan irakasle rola esleitu. Irakaslearen ikuspuntutik praktikoena da ikasle guztiak ikastaro berean aritzea da, bakoitzari koadro bat emanda. Hala ere, beste aukera bat da ikasle bakoitzari ikastaro oso bat sortzea.2. Ezaugarri tekniko batzuk
PlataformaIkastaro hau Moodle 1.9 bertsioetarako dago diseinatuta. Horrez gain, ondokoak hartu behar dira kontuan:
- Erabiliko den plataforman liburua (book) izeneko modulu ez-estandarra instalatu eta gaitu behar da.
- Erabiliko den plataforman inkesta (feedback) izeneko modulu ez-estandarra instalatu eta gaitu behar da.
- Erabiliko den plataforman Hot Potatoes galdetegia izeneko modulua gaituta egon behar da.
Ikastaroa berreskuratzean, hainbat arazo sor daitezke. Hona hemen horietako batzuk:
- Komunikaziorako tresnak, ikastaroaren gida eta autoebaluaziorako galdetegia ikastaroaren zortzigarren gaian daude, ikasleek ezin ikusi duten lekuan, alegia. Berreskuratzean gerta liteke horietarako estekaren bat ez ibiltzea. Kasu horretan, ikastaroaren ezarpenak editatu behar lirateke eta Aste/Gai-kopurua aukeran 8 ipini. Konpondu beharrekoak konpondutakoan, gure gomendioa da atal hori berriz ere ezkutatzea ikasleei.
- Behin ikastaroa berreskuratuta, irudiak berez duten tamainan agertu ahal dira.
- Praktiketarako ikastaroa sortu eta bertan ikasleei irakasle-rola esleitu.
- Estekak egiaztatu Santurtziko Udal Euskaltegiaren ikastarora joan ez daitezen.
- Sintesirako dokumentuak berridatzi behar lirateke ikastaro berrian gertutakoak ikusi ondoren.