Irakaslearen gida

2. Ezaugarri tekniko batzuk

Plataforma

Ikastaro hau Moodle 1.9 bertsioetarako dago diseinatuta. Horrez gain, ondokoak hartu behar dira kontuan:
  • Erabiliko den plataforman liburua (book) izeneko modulu ez-estandarra instalatu eta gaitu behar da.
  • Erabiliko den plataforman inkesta (feedback) izeneko modulu ez-estandarra instalatu eta gaitu behar da.
  • Erabiliko den plataforman Hot Potatoes galdetegia izeneko modulua gaituta egon behar da.
Ikastaroa berreskuratu

Ikastaroa berreskuratzean, hainbat arazo sor daitezke. Hona hemen horietako batzuk:
  • Komunikaziorako tresnak, ikastaroaren gida eta autoebaluaziorako galdetegia ikastaroaren zortzigarren gaian daude, ikasleek ezin ikusi duten lekuan, alegia. Berreskuratzean gerta liteke horietarako estekaren bat ez ibiltzea. Kasu horretan, ikastaroaren ezarpenak editatu behar lirateke eta Aste/Gai-kopurua aukeran 8 ipini. Konpondu beharrekoak konpondutakoan, gure gomendioa da atal hori berriz ere ezkutatzea ikasleei.
  • Behin ikastaroa berreskuratuta, irudiak berez duten tamainan agertu ahal dira.
Egin beharrekoak
  • Praktiketarako ikastaroa sortu eta bertan ikasleei irakasle-rola esleitu.
  • Estekak egiaztatu Santurtziko Udal Euskaltegiaren ikastarora joan ez daitezen.
  • Sintesirako dokumentuak berridatzi behar lirateke ikastaro berrian gertutakoak ikusi ondoren.