B1 ikastaroaren apunteak
SINTAXIA
Perpaus kontzesiboak
Perpaus kontzesiboak perpaus nagusiko ekintza gertatu ahal izateko dagoen oztopoa edo zailtasuna adierazten du; hala ere, oztopo hori ez da nahikoa perpaus nagusiko ekintza bete ez dadin. Adibidez:
Azpimarratuta dagoen perpaus kontzesiboan, baloia bere atean sar ez dadin, atezainak jarri duen "oztopoa" adierazten da; baina ez da nahikoa izan, azkenean aurrelariak gola sartu baitu.
Perpaus kontzesiboak osatzeko egitura ohikoenak ondorengo hauek dira:
- ARREN
Aditz laguntzailea erabili gabe: (... arren)
Baiezko esaldietan:
Aditz laguntzailearekin: (... -n arren)
Baiezko esaldietan:
Argi guztiak piztu dituzten arren, ez da ondo ikusten (Aunque han encendido todas las luces, no se ve bien)
Leihoak ixten ditugun arren, autoen zarata entzuten da gure etxean (Aunque cerramos las ventanas, se oye el ruido de los coches en nuestra casa)
Ezezko esaldietan:
Ikusi ez dudan arren, badakit nolakoa den (Aunque no lo he visto, ya se cómo es)
- NAHIZ ETA
Aditz laguntzailea erabili gabe: (nahiz eta ...)
Baiezko esaldietan:
Aditz laguntzailearekin: (nahiz eta ... -n)
Baiezko esaldietan:
- BA...ERE
Aditz laguntzailearekin beti ( ... ba-... ere)
Baiezko esaldietan:
Gezurra dela ematen badu ere, egia da (Aunque parece mentira, es verdad)
Ezezko esaldietan:
Ezer esaten ez baduzu ere, badakit zer ari zaren pentsatzen (Aunque no digas nada, ya se que estas pensando)