B1 ikastaroaren apunteak

MORFOLOGIA

Izenordain indartuak

IZENORDAIN INDARTUAK (Pronombres intensivos)

Izenordain arruntekin batera (ni, zu, gu ...) euskarak baditu izenordain indartuak

FORMAK

NOR
NORK
NORI
NOREN
neu
neuk
neuri
neure
heu
heuk
heuri
heure
bera
berak
berari
bere
geu
geuk
geuri
geure
zeu
zeuk
zeuri
zeure
zeuek
zeuek
zeuei
zeuen
eurak
eurek
eurei
euren

NOIZ ERABILI

Kasu hauetan erabiltzen da bereziki:


- Galdegaia denean. Kasu honetan aditzaren aurrean agertzen dira. Adibidez:

Nork hartu du liburua? Neuk (hartu dut)
Zeuk garbitu behar duzu autoa

-"ere" partikularekin. Adibidez:

Geuk ere gauza bera egin dugu
Neuk ere ez dakit nola gertatu den


- "behintzat" eta "behinik behin" lokailuekin. Adibidez:

Neuk behintzat, ez diot ezer esango
Geu behinik behin, ez gara joango

-
Errepikapena (lo que es yo, yo por mi parte ...). Adibidez:

Ni neu, badaezpada ere, ez nintzateke joango (lo que es yo, por si acaso, no iría)
Zuk zeuk nola ikusten duzu? (¿tú, por tu parte, cómo lo ves?)

-Berezia eta azpimarragarria da posesiboen kasua: Izenordainak adierazten duen pertsona aditzean aipatuta agertzen denean, posesibo indartua erabiliko da. Adibideak:

Nik neure autoa eramango dut (nik eramango dut eta nire autoa da)

Zuk nire autoa eramango duzu (zuk eramango duzu eta nire autoa da)