B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Birdeklinazioa
BIRDEKLINAZIOA
01.- -KO atzizkiaren bidezkoak
Euskaraz deklinabide kasu guztiek, NOR, NORI, NORK eta NOREN izan ezik, -ko atzizkia har dezakete eta, honela, berez adizlagun direnak izenlagun bihurtzen dira.
Ikus dezagun -KO atzizkia erantsiz gero nola geratzen diren deklinazio kasuak:
Aditzlaguna > izenlaguna
Non > nongo Nora > norako Nondik > Nondiko Noraino > norainoko Norantz > noranzko Zerez > zerezko |
Aditzlaguna > izenlaguna
Norekin > norekiko Norentzat > norentzako Norengatik > norengatiko Norengana > norenganako Norengandik > norengandiko |
Baliabide hau oso erabilia da batez ere erlatibozko perpausak ekiditeko, honela esaldien luzera asko laburtzen baita. Adibidez:
Donostiara doan bidea = Donostiarako bidea
Zurekin ditudan harremanak = Zurekiko harremanak (las relaciones contigo, con respecto a ti)
Zuregan daukagun maitasuna = Zureganako maitasuna (el amor a ti)
Ikus daitekeenez, “egurrez, Donostiara, zurekin eta zuregana” aditz lagunak dira, hau da, zuzenean aditzari lotzen zaizkio.
Baina “egurrezko, Donostiarako, zurekiko eta zureganako” zuzenean izenari lotuak daude, hau da, izenlagunak dira.
Behin ko atzizkia hartu ondoren berriro deklina daitezke, hau da, ondoan duten izenaren elipsia eginez gero hari zegokion kasua bereganatzen dute.
Plastikozko jostailuak lurrean utzi ditut, eta egurrezkoak arasa horretan
Harekikoak aspaldi moztu nituen (harekiko harremanak).
Bai hondartzarako bideetan, bai mendirakoetan automobil ilara handiak daude
02.- -REN atzizkiaren bidezkoak
Noren atzizkiz osatutakoak zuzenean birdeklina daitezke; izan ere, noren kasua daraman hitza izenlagun baita jadanik. Adibideak:
Hauek dira nireak
Nire etxeari su eman diote, zureari berriz ez.
Pello nire emaztearen ondoan eseriko da eta ni Josurenaren ondoan