B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Genitibo indartua
Gogora dezagun izenorde indartuen erabilera:
"Noren" kasuaren pertsona eta aditzaren subjektuak diferenteak direnean, forma arruntak erabiltzen ditugu: nire, zure, gure, ... Adibidez:
Zuk nire autoa eraman duzu (nire autoa da eta zuk eraman duzu)
"Noren" kasuaren pertsona eta aditzaren subjektuak pertsona bera direnean, forma indartuak erabiltzen ditugu: neure, zeure, geure... Abididez:
Nik neure autoa eraman dut (nire autoa da eta nik eraman dut)
HAREN / BERE / BERAREN
Gainerakoetan ez bezala, 3. Pertsonan hiru forma ditugu. Hona hemen eskema bat:
Genitibo arrunta = haren
Forma hauen erabilerak zalantza eta oker asko sortzen ditu. Beraz, azter ditzagun banan-baban
Singularreko formei dagokienez, beraren forma indartua haren erakusletik eratorritakoa da, “BER” aurrizkia aplikatuz, eta aldez aurretik aipatutako pertsona edo izaki bati erreferentzia egiteko erabiltzen da. Adibidez:
Haren etxera joan naiz. (He ido a su casa)
Ana aurkitu dut eta beraren etxera joan naiz. (He encontrado a Ana y he ido a su casa)
Bigarren esaldian Ana aipatuta dago, horregatik Haren erabili beharrean, Beraren erabiltzen dut
Bere, aldiz, genitibo bihurkaria dugu eta goraxeago emandako arauari jarraikiz erabiltzen da. Ikus dezagun adibide bat:
-
Anak bere autoa ekarri du (Anaren autoa da eta Anak ekarri du)
-
Anak haren autoa ekarri du (beste pertsona baten autoa da eta Anak ekarri du)
Bigarren esaldian beste pertsona hori ez dago aipatuta, baldin aipatzen badugu, orduan indartua erabili behar dugu. Adibide gehiago ikusiko dugu:
Ana haren etxera joan da (Ana ha ido a su casa: No a la casa de Ana, sino a la de otra persona)
Ana bere etxera joan da (Ana a ido a su casa: A su propia casa, a la casa de Ana)
Anak Iñaki aurkitu du eta beraren etxera joan da (Ana ha encontrado a Iñaki y ha ido a su casa: A la casa de Iñaki)
Hona hemen beste zenbait adibide:
-
Jon bere autoan etorri da
-
Ni haren autoan etorri naiz
-
Jon aurkitu dut eta berarekin egon naiz
-
Marta bere ahizparekin bizi da
-
Hori Marta da eta berarekin bizi naiz
-
Xabier bere lagunekin joan da
-
Gu haren lagunekin goaz
-
Xabier ezagutzen duzu? Ba, beraren lagunekin goaz
HAIEN / BERAIEN / EUREN
Pluraleko formekin ere beste hainbeste gertatzen da eta hiru forma dauzkagu:
Genitibo arrunta: haien
Genitibo indartua: beraien
Genitibo bihurkaria: euren (bere, beren)
Euskalkien arabera, euren formaren ordez, beren eta bere erabiltzen dira.
Ikus ditzagun zenbait adibide:
- Gurasoak euren autoan etorri dira
- Gurasoak aurkitu ditugu eta beraien autoan etorri gara
- Umeak euren gelan daude