B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Prolatiboa: zertzat, nortzat
Kasu prolatiboa: zertzat, nortzat
Deklinabide kasu hau mugagabean deklinatzen da bakarrik, ez du singularrik ez pluralik.
Bi esanahi izan ditzake. Ikusiko dugu adibide baten bidez:
Semetzat hartu nuen (le tomé por hijo). Esaldi honek bi esanahi izan ditzake:
A) Semea zela pentsatu nuen (pensé que era el hijo, pero me equivoqué)
B) Semea izateko onartu nuen (le adopté)
B) Semea izateko onartu nuen (le adopté)
Hona hemen beste adibide batzuk:
Nortzat hartu nauzu? Mikel zinela uste izan dut. (¿Por quién me has tomado? He creido que eras Mikel.)
Dirudienenz, tontotzat hartu naute. (Según parece, me han tomado por tonto.)
Gorbata horrekin, zuzendaritzat hartu zuten, baina atezaina besterik ez. (Con esa corbata, le tomaron por el director.)
Telefonoz deitu diot eta zutzat hartu nau. (Le he telefoneado y me ha tomado por ti.)

Deklinabide kasu hau aditz jakin batzuekin erabili ohi da gehienetan: hartu, jo, eduki, eskaini eta eman. Hona hemen zenbait adibide:
Ez dute aintzakotzat hartu gure proposamena (no han tomado en consideración nuestra propuesta)
Ontzat eman dute, baina irregulartasun asko zeuden (lo han dado por bueno, pero había muchas irregularidades)
Tontotzat daukate, baina ez dute ondo ezagutzen (le tienen por tonto, pero no le conocen bien)
Oparitzat katakume bat eskaini zioten (le ofrecieron un gatito como regalo)