B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Bera eta berdina
Hiztun askok nahastu egiten ditu bera eta berdina adjektiboak; baina oso desberdinak dira. Ikus dezagun zertan bereizten diren adibide baten bidez:
a) Gogoratzen duzu atzoko autoa? Ba, hori BERA da: Es el mismo (auto bakar bat dago: atzokoa eta gaurkoa).
B) gogoratzen duzu atzoko autoa? Ba, hori BERDINA da: Es igual (bi auto dira: atzokoa bat zen eta gaurkoa beste bat da)
Beraz, berdin adjektiboak antz handia duten bi pertsona edo objektu desberdin daudela adierazten du. Aitzitik, ber adjektiboak objektu bakarra adierazten du.
Batzuetan, Ber erabili ordez, berber bariante intentsiboa erabiltzen da.
ikus dezagun beste zenbait adibide:
Mirenek eta Amaiak belarritako BERDINAK erabiltzen dituzte (Iguales)
Mirenek eta Amaiak belarritako BERBERAK erabiltzen dituzte (Los mismos). Egun batzuetan Amaiak erabiltzen ditu eta beste zenbait egunetan Mirenek eramaten ditu.