B1 ikastaroaren apunteak

MORFOLOGIA

Mugagabea

MUGAGABEAREN ERABILERA

(gramatika gaitasuna lantzen /Euskara zerbitzua, glotodidaktika-lanak)

Deklinabide mugagabea ondoko kasuetan erabili ohi da:


1.- Izen propioak

Pertsona izenek beti hartzen dute mugagabe forma. Leku izenek ere joera berbera dute, baina zenbait kasutan singularrean erabiltzen dira.


Mikeli gezurra esan diot

Koldori ez zaio bakarrik ibiltzea gustatzen

Zarautzen ondoan Pagoeta izeneko mendia dago

Hendaian gipuzkoar asko bizi da


2.- Partitiboa

Ogirik ekarri al duzu?

Ez dut lagunik ikusi


3.- Zenbatzaile zehaztuak (bat, bi, hiru...)

Multzo ezaguna izanik, singularra (bat) edo plurala (beste zenbaki guztiak) hartuko du.

Hogei ardiak borda barruan zeuden (multzo ezaguna, pluralean)

Eman zenizkidan lau diskoak ekarri dizkizut (multzo ezaguna, beraz, pluralean)

Mugagabea erabiliko dugu, ordea, multzo ezezaguna bada.


Hiru ikasle etorri ziren (mugagabea)

Lau etxe erre dira (mugagabea)


4.- Instrumentala eskatzen duten zenbait espresio

Hainbat espresiotan mugagabea nagusitzen da, nahiz eta mugatuan ere etor litezkeen; izan ere, ez baita gauza bera, buruz ikastea eta buruaz leihoa haustea.


Buruz zekien / Buruaz hautsi du kristala

Eskuz egin du / Bi eskuez ematen dio gogor pelotari

Oinez ibiltzen ikasi du umeak

Gauez hobeto sentitzen naiz

Negarrez hurbildu zitzaidan


5.- Zenbatzaile zehaztugabeekin (hainbat, honenbeste, asko, gutxi, zenbait, makina bat...)

Afrikar askok ez du jatekorik

Hainbat lan alferrik galdua

Hamaika gezur esan zigun

Jende gutxik daki hori


6.- Zein, zer, zenbat galdegileekin doazen izenak

Zein laguni kontatu diozu?

Zenbat aldiz esan diozu?

Zer ordutan etorriko zara?

Zein zuzendarirekin bizi izan zara hobeto?

Zenbat herritako jendea joan da erromeriara?