B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Elkarkariak
ELKARKARIAK
ELKAR
Euskaraz elkarrekikotasuna (reciprocidad) adierazteko, elkar izenordaina erabiltzen da. Adibidez:
Kepak eta Anek elkar ikusi dute plazan (Kepa y Ane se han visto en la plaza)
Goiko esaldiak “Kepak Ane ikusi du eta Anek Kepa ikusi du” esanahia dauka. Hona hemen eskema bat
Kepak Ane ikusi du
Anek Kepa ikusi du
Kepak eta Anek elkar ikusi dute
Aditzak beti adierazten du objetua singularrean (dute) eta inoiz ez pluralean (dituzte). Hona beste adibide gehiago:
Anak eta Jonek ez dute elkar ezagutzen
Aspaldian ez dugu elkar ikusi
ELKAR deklinatu egiten da baina beti mugagabean. Hona hemen zenbait adibide:
Haserre daude, ez diote elkarri hitz egiten
Gu elkarren ondoan bici gara
Aita eta semea elkarrengandik urrundu ziren
Nor |
Elkar |
Norentzat |
Elkarrentzat |
Nori |
Elkarri |
Norengan |
Elkarrengan |
Noren |
Elkarren |
Norengana |
Elkarrengana |
Norekin |
Elkarrekin |
norengandik |
Elkarrengandik |
BATA BESTEA
Elkar izenordainaz gain, bada beste baliabide bat elkarrekikotasuna adierazteko: bata bestea. Hona hemen zenbait adibide:
Ane eta Bego bata bestearen atzetik etorri dira
Liburuak hor ipini behar dira, bata bestearen gainean