B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Banatzaileak
Banatzaileak
Banatzaileak zenbakiei “-NA” atzizkia erantsiz lortzen dira eta “zenbana?” galderari erantzuten diote. Adibidez:
Zenbana? (¿cuántos cada uno?)
Bana (uno cada uno)
Bina (dos cada uno)
Hiruna (tres cada uno)
...
“T”z amaitzen duten hitzek “T” hori galtzen dute “-NA” atzizkia hartzean:
bat >> bana
bost >> bosna
zenbat >> zenbana
Zehaztu egingo dugu banatzaileen esanahia:
Jon eta Susanak liburu bana erosi dute (Han comprado un libro cada uno; es decir, dos objetos)
Josu eta biok hiru kilo perretxiko hartu ditugu (hemos cogido tres kilos de setas)
Josu eta biok hiruna kilo perretxiko hartu ditugu (hemos cogido tres kilos de setas cada uno; es decir, seis kilos entre los dos)
Banatzaileak deklinatzen dira kasu guztietan, mugagabean (-tan, -tara, tatik, tako, ren, -rekin, -retzat...):
Auto banatan etorri gara (cada uno en un coche)
Banatzaileei “-KA” atzizkia erantziz , modu-adberbioak lortzen dira. Adibidez:
Banaka sartu dira (han entrado de uno en uno) = Banan-banan sartu dira
Horrek binaka igotzen ditu eskailerak (sube las escaleras de dos en dos)
Nik launaka jaten ditut gailetak (como las galletas de cuatro en cuatro)