B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Erakusle indartuak
Euskaraz, erakusle arruntekin batera erakusle indartuak ere baditugu. Hauek erakusle arruntetatik eratortzen dira -XE atzizkia erantsiz. Hona hemen forma erabilienak:
nor
hauxe
horixe
huraxe
hauexek
horiexek
haiexek
nork
honexek
horrexek
harexek
hauexek
horiexek
haiexek
nori
honexeri
horrexeri
harexeri
hauexei
horiexei
haiexei
non
honexetan
horrexetan
harexetan
hauexetan
horiexetan
haiexetan
nora
honexetera
horrexetara
harexetara
hauexetara
horiexetara
haiexetara
nondik
honexetatik
horrexetatik
harexetatik
hauexetatik
horiexetatik
haiexetatik
noren
honexen
horrexen
harexen
hauexen
horiexen
haiexen
norekin
honexekin
horrexekin
harexekin
hauexekin
horiexekin
haiexekin
Forma indartu hauek erakuslea azpimarratu nahi dugunean eta, oro har, galdegaia direnean erabili ohi ditugu. Hona hemen zenbait adibide:
Ikusten duzu gizon hura? Ba, harexek ekarri nau
Non daude liburuak? Kutxa horrexetan daude
Arriskutsua da; horrexegatik esan dizut kontuz ibiltzeko
Horixe esan diot nik