B1 ikastaroaren apunteak
MORFOLOGIA
Hitz elkartuak
HITZ ELKARTUAK
Hitzak elkartu ahal dira hitz berriak sortzeko:
Adibideak:
arrain + zopa > arrain zopa (sopa de pescado)
itsaso + maila > itsas maila (nivel del mar)
lo + gela > logela (dormitorio)
txori + kume > txorikume (cría de pajaro)
itsaso + maila > itsas maila (nivel del mar)
lo + gela > logela (dormitorio)
txori + kume > txorikume (cría de pajaro)
- Bi hitzez osatutako izen bat aurkitzen dugunean, interpretatzeko, zerbait kendu dela hartu behar da kontuan:
Itsas maila > itsasoaren maila
logela > lo egiteko gela
txorikumea > txoriaren kumea
- Izen elkartuak hiru eratara idatz daitezke:bereiz,loturik edo marrarekin. Araua nahiko konplikatua denez adibide batzuk baino ez ditugu ikusiko.
lehenengo elementua aditza denean: eserleku, logela, biltoki...
Bereiz edo marrarekin:
bi izen direnean: kale-garbitzailea, kale garbitzailea, eguzki-lore, eguzki lore...
Bereiz:
lehenengo elementua erdal, euskal giza eta itsas duten elkarteak: Itsas gizona, giza eskubideak...
- Kontuz!: Euskarazko "A B" egitura, "B de A" bihurtzen da gaztelaniaz gehienetan: