B1 ikastaroaren apunteak
ADITZA
Subjuntiboa
Subjuntiboa
Zertarako erabiltzen da?
Subjuntiboak lau erabilera dauzka :
Helburua adierazteko
Nahia adierazteko
Agindua adierazteko
Perpaus konpletiboak : Kontuz ibil dadila esan diot. (Le he dicho que ande con cuidado)
¿Nola erabiltzen da?
Subjuntiboarekin aditz-oina (etor, ibil, ikus, har,...) erabiltzen da eta aditz laguntzaile bat Nor, Nor-Nori, Nor-Nork edo Zer-Nori-Nork sistemetakoa. Apunte-orri honen azpian ikus ditzakezu aditz laguntzaile horien kuadroak bai orainaldian, bai lehenaldian. Adibidez:
Orainaldian: Etor dadin nahi dut (Quiero que venga)
Lehenaldian: Etor zedin nahi nuen (Quería que viniese)
¿Noiz erabiltzen da?
Gaur egungo euskara mintzatuan subjuntiboa oso gutxitan erabiltzen da, ezinbestean baino ez. Gehienetan, subjuntiboaren ordez nominalizazioak erabiltzen dira (-T(z)ea, -t(z)eko)
Helburua adierazteko, -t(z)eko erabiltzen da:
Nahia adierazteko, -t(z)ea erabiltzen da:
Perpaus konpletiboan, -t(z)eko erabiltzen da:
Beraz, mintzatzean sarriago erabiltzen dira nominalizazioak; idaztean, berriz, subjuntibozko formak erabil daitezke. Baina, kontuz!, subjuntiboa ez da erabiltzen esaldi nagusiaren subjektua eta esaldi subordinatuaren subjektua pertsona bera denean. Adibidez:
He comprado un libro para que lo leas = Liburu bat erosi dut zuk irakurtzeko (Ondo) = liburu bat erosi dut irakur dezazun (Hau ere ondo dago, pertsona ezberdinak direlako: nik erosi eta zuk iraurri)
Noiz erabiltzen da –(e)n eta noiz –(e)la?
Subjuntibozko aditz laguntzaileak bi bukaera izan ditzake: –(e)n eta –(e)la; adibidez: dadin / dadila. Noiz erabili behar da bata eta noiz bestea?
-(e)n erabiliko da helburua adierazteko (Irakur dezan utzi diot), nahia (Etor dadin nahi dut) eta aginduak emateko, baina lehenengo pertsonarekin (Has gaitezen lanean)
-(e)la erabiliko da konpletiboarekin (Joan zaitezela esan du) eta aginduak emateko, baina 3. pertsonarekin (Joan dadila etxera)