B1 ikastaroaren apunteak

TESTUGINTZA

Curriculum vitae

CURRICULUM VITAE

Zer idazten da curriculum vitae-an?
  • Norberaren lanbide merituak
  • Norberak egindako ikasketak
  • Norberaren lan-esperientzia
  • Norberaren trebetasunak
Adibide bat:


CURRICULUM VITAE

DATU PERTSONALAK

Izen-deiturak: Jose Luis Zelaia Markinez
Helbidea: Aldapeta auzoa, 13-48100 Mungia (Bizkaia)
Telefonoa: 94-674-22-20 (Kontakturako honetara ere jo daiteke: 94-674-33-87)
NA: 38745676
Jaioterria: Mungia
Jaiotze-data: 1978ko urtarrilaren 6an

IKASKETAK
  • 1998: Goiko Mailako Lanbide Zikloa, administrazio eta finantzen arloan
  • 1999: Eusko Jaurlaritzak Mungiako Institutuan eratutako "Kontabilitatea eta kalkulu orriak" modulua (60 ordu)
  • 1999: Merkatal Ganbarak antolatutako "Kontabilitate-sistemak" 100 orduko ikastaroa
  • 2000: "Kudeaketa-informatikoa" ikastaroa Bilboko Newton Akademian
HIZKUNTZAK
  • Gaztelania eta euskara guztiz menperatzen ditut. Nire ikasketa guztiak, 16 urte bete arte, euskaraz burutu ditut eta hortik aurrera gaztelaniaz.
  • Ingelesez, idatziz zein ahoz, ondo moldatzen naiz, jariakortasunez eta erraz. Administrazioa eta Finantzak ikasketetan Ingeles Teknikoa modulua eginda daukat (100 ordu). 1996an eta 1997an bi egonaldi egin ditut Irlandan, uztailean eta abuztuan.
  • Eskolan alemaniera ikasi dugu aukerako irakasgai legez, lau urtetan. Idatzizkoa ulertzeko gai naiz.
INFORMATIKA
Programa hauek erabiltzen dakit:
  • Windows 001
  • Testu-tratamendurako (Word, Word-perfect...)
  • Autoedizio hainbat programa (Quark, page maker)
  • Excel eta Lotus paketeak
LAN ESPERIENTZIA
  • 1998: Zamudioko PLATE, SA enpresan 4 hilabeteko praktikak egin ditut, bezeroen jarraipenaren arduradunaren laguntzaile moduan.
  • 1998: Berangoko ENAG enpresan sei hilabeteko kontratu batekin jardun dut, administrari laguntzaile gisa, fax-a, telefonoa, posta eta artxiboen ardura edukiz.
  • 1999: Bilboko PLAKET argitaletxeko saltzailea. Banatzaile nagusiekin harremanak eta eskariak bideratu behar izan ditut. Euskal Herrian eta Espainian zehar mugitu naiz
  • 2000: pertsonal bururaren idazkaria urtebetean Arrasateko ARTETXE ELEKTROTEKNIA enpresan
BESTE DATU BATZUK
  • Azken sei urteetan harreman pertsonalekin zerikusia duten lanetan aritu naiz
  • Herriko elbarrituei laguntza emateko teldeetan parte hartu dut
  • C1 gidabaimena daukat eta baita neure autoa ere. Bidaiatzeko edo beste herriren batera joateko arazorik ez.