B1 ikastaroaren apunteak
SINTAXIA
Denborazko perpausak: -(e)nez geroztik
-NEZ GEROZTIK
Egitura honek ekintza, gertaera edo prozesu baten hasiera zehazten du, beste ekintza bat erreferentzia hartuta. Hona hemen zenbait adibide:
Heldu zirenez geroztik, ez dira gelatik irten. (Desde que llegaron, no han salido de la habitación.)
Lanean hasi zenez geroztik, asko hobetu du. (Desde que empezó a trabjar, ha mejorado mucho.)
Hara joan zenez geroztik, ez dut behin ere ikusi. (Desde que se fue allá, no le he visto ni una vez.)
Zenbaitetan, aditza ezabatu egiten da, eta dagokion sintagmari eransten zaio zuzenean. Adibidez:
Afari batean ikusi nuen, baina geroztik ez dut ikusi. (Le vi en una cena, pero desde entonces no le he visto.)
Joan den asteaz geroztik ez dira hemendik agertu. (Desde la semana pasada no han aparecedi por aquí.)
Atzoz geroztik ez dut ikusi. (Desde ayer no le he visto)