B1 ikastaroaren apunteak
TESTUGINTZA
Kexa gutuna
Kexa gutuna
Gerta dakiguke kexa gutun bat idazteko beharra izatea. Hona hemen zein izan daitekeen idazki horren egitura:
Data: Euskaltzaindiak gutunetarako hurrengoak gomendatzen ditu:
Santurtzin, 2002ko apirilaren 27an
Santurtzi, 2002ko apirilaren 27a
Agurra: Ez badakizu eskutitzaren hartzailea emakumea ala gizona den, zein kargurik duen ere ez badakizu; erabil ezazu diosal neutro bat. Adibidez:
Jaun / andre hori:
Baldin badakizu hartzailearen kargua zein den, agurrean sartu ahal duzu; adibidez:
Zuzendari jaun / andrea
Hasiera: Zeure burua aurkeztu (nor zara, nolako harremana eduki duzu enpresa horrekin...) Azaldu laburrean zertarako idazten duzun (kexa bat adierazteko).
Garapena:
- Deskribatu kexaren motiboa. Izan zaitez ordenatua azalpenean. Koherentzia zaindu: Irakurleari arazoa ulertzeko behar beste datu eman behar diozu, ez besterik, baina ez gutxiagorik ere. Ez eman interesik gabeko daturik.
- Arazoaren kausak azaldu, errudunak identifikatu. Ez da nahikoa oso haserre agertzearekin; argudiatzeak argia izan behar du.
- Tonua zaindu. Ez zaitez zakarra izan, ez egin ez mehatxurik ez irainik
Bukaera: Kexa denez, aukera ezazu amaiera dotorea baina irmoa. Adibidez:
Hau guztia azaltzen dizut kontuan hartuko duzulakoan, zure empresaren zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta hemendik aurrera inork ez dezala jasan nik pairatu behar izan dudana. Adeitasunez,