B1 ikastaroaren apunteak
ADITZA
Arazi, eragin
1-Erabilera
- Aditz hau, normalean, ez doa bakarrik; baizik beste aditzei loturik. Beste aditzen esanahia modifikatzen du, aditz kausatiboak edo faktitiboak sortuz (erdaraz; hacer, realizar algo, obligar a...). Adibidez:
Sartu (entrar) >> Sarrarazi (hacer entrar): Nik txakurra etxera sarrarazi dut (le he hecho entar a casa).
-Aditz erroari (sar, ibil, ikus, apur...) eransten zaio, eta ez partizipioari (sartu, ibili, ikusi, apurtu). Adibidez:
sartu >> sarrarazi
-Aspektu marka desberdinak hartzen ditu: arazi, arazten, araziko. Adibidez:
Lehen barrura sarrarazi dut (antes le he hecho entrar)
Orain barrura sarrarazten dut (ahora le hago entar)
Gero barrura sarraraziko dut (luego le haré entar).
2-Aditz laguntzailea
-Aurrean doan aditza NOR sistemakoa bada, "arazi" aditzak NOR-NORK sistema hartzen du. Adibidez:
-Zirkulazioa gelditu zen >> Ertzainek zirkulazioa geldiarazi zuten (hicieron detenerse)
-Aurrean doan aditza NOR-NORK sistemakoa bada, "arazi" aditzak ZER-NORI-NORK sistema hartzen du. Adibidez:
-Guk poesiak irakurri ditugu >> Hark guri poesiak irakurrarazi dizkigu (nos ha hecho leer)
3-Eragin
EGIN aditz laguntzailea denean ("Barre egin", "Negar egin"...) , ERAGIN erabiltzen da eta ez ARAZI. Adibidez:
Nik barre egin dut >> Txisteak niri barre eragin dit (me ha hecho reir)