B1 ikastaroaren apunteak

ADITZA

Ahalera hipotetikoa

AHALERA HIPOTETIKOA

Ahalera hipotetikoa, edo alegiazko ahalera, egoera bat gertatzeko posibilitatea adierazteko erabiltzen da. Posibilitate hori irreala izaten da. Adibidez:

Ahalera erreala:

Autobusa galtzen baduzu, trenean joan zaitezke: Si pierdes el autobús, puedes ir en tren. (Hemen ahalera erreala erabili dugu trenean joateko posibilitatea erreala delako, tren hori existitzen da eta)

Ahalera hipotetikoa:

Bihar euririk egingo ez balu, mendira joan zintezke: Si mañana no lloviera, podrías ir al monte. (Hemen ahalera hipotetikoa erabiliko dugu posibilitatea irreala delako, gaur euria ari du eta biharko berdin espero dugu)


EGITURA

- Aditz nagusia: aspektu markarik gabe, hots, aditzoina (har nezake, ikus liteke...)

- Aditz laguntzailea: -KE morfema duten ahalerako alegiazko adizkiak (har nezake, ikus liteke...). Beheko koadroan ikus ditzakezue aditz laguntzaileari dagozkion formak:


Ahalera hipotetikoa