B1 ikastaroaren apunteak
ADITZA
Aditz izena edo nominalizazioa
ADITZ IZENA edo NOMINALIZAZIOA
Aditzoinari -t(z)e marka eransten bazaio, aditzak izen bihurtzen dira
aditzoina | |
aditz izena |
(heldu) hel (egin) egin (etorri) etor |
+ -t(z)e >
|
heltze egite etortze |
Aditz-izena, izena den aldetik, deklinatu egin daiteke. Hona hemen kasurik erabilienak (EGIN aditza hartu dugu adibidetzat):
NOR |
egiteA |
NORA |
egiteRA |
NORK |
egiteAK |
NONDIK |
egiteTIK |
NORI |
egiteARI |
NONGO |
egiteKO |
NOREN |
egiteAREN |
NORENGATIK |
egiteAGATIK |
NON |
egiteN, egiteAN |
ZERTAZ |
egiteAZ |
Marka hauek daramatzaten aditz izenak, batzuetan, aditz jakinekin batera erabiltzen dira:
-t(z)ea
NOR galderari erantzuten dio. Besteak beste, ondorengo aditzekin erabiltzen da:
- Niri mendira joatea gustatzen zait
- Berriro egitea pentsatu dut
- Debekatuta dago autoak aparkatzea
- Sua itzaltzea ahaztu zait
- Azkenean, aprobatzea lortu dut
- Dena ondo irtetea espero dut
- gauzak ondo egitea komeni da
Aditz-izena NORK motako aditz baten subjektua denean erabiltzen da. Adibidez:
- Tranpa egiteak ez dizu ezer onik ekarriko
- Negar egiteak ez du ezer konpontzen
- Hori egiteak ez dauka zentzurik
- Bera horrela ikusteak tristura handia ematen dit
- Alkohola edateak kalte egiten dizu
Forma honek NORI? galderari erantzuten dio. Batez ere, utzi, ekin eta iritzi aditzekin erabili ohi da.
- Erretzeari utzi behar diot
- Heldu bezain laster idazteari ekin zion
- Zer deritzozu mendira joateari?
Forma hau aditz-izena NOREN kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da.
- Ni greba egitearen kontra nago
- Hori gauzak txarto egitearen ondorioa da
Forma honek ZERTAN? galderari eratzuten dio eta ondorengo aditzekin erabiltzen da, besteak beste:
- Euskara ikasten hasi naiz
- Txistua jotzen ikasi dut
- Hori egiten lagunduko dizut
- Ez didate sartzen utzi
- Telebista ikusten ari da
- Hori egiten nekatuta nago
- Honela egiten ohituta gaude
- haurrari jaten eman behar diot
Zenbaitetan aditz-izena NON kasuaren mugatu singularrean deklina daiteke; batez ere, denborazko esaldiak egiteko:
- Hori esatean lotsatu zen
NORA edo zertara kasuari erantzuten dio eta ondorengo aditzekin erabili ohi da, besteak beste:
- Daraman diru guztia ematera behartu dute
- Batzarrean, hitz egitera ausartu zen
- Afaltzera gonbidatu gaituzte
- Oria erostera joan da
- Informazioa lortzeko, dirua ordaintzera heldu da
NONDIK kasuaren mugatu singularrean deklinatuz lortzen da. Hona hemen zenbait adibide:
- Zuzendariarekin hitz egitetik nator
- Soldaduska egitetik libratu naiz
- Autoa garbitzetik itzuli da
Oso erabilia da: ZERTARAKO galderari eratzuten dio:
- Mendira joateko erosi ditut bota hauek
- Amak umeari jateko esan dio
- Bihar hondartzara joateko asmoa daukat
- bazkaldu ostean kafea hartzeko ohitura daka
- Ohera joateko ordua da
- Ez daukat afaltzeko gogorik
ZERGATIK galderari erantzuten dio:
- Zergatik gaixotu da? Ez jateagatik
ZEREZ edo ZERTAZ galderari erantzuten dio. Adibidez:
- Pozten naiz zu hemen ikusteaz
- Nekatuta nago beti gauza bera esateaz (= nekatuta nago beti gauza bera esaten)
- Aspertuta nago itxaroteaz ( = aspertuta nago itxaroten)
- Neu arduratuko naiz afaria prestatzeaz