B1 ikastaroaren apunteak
ADITZA
Baldintza irreala iraganean
BALDINTZA IRREALA IRAGANEAN
Baldintza irrealean, gertatu ez den iraganeko alegiazko egoera aurkezten da baldintzari dagokion zatian, eta bere ondorio gertaezina deskribatzen da ondorioari dagokion zatian. Argiago ikusiko dugu hurrengo adibideekin:
Gurekin etorri balitz, hobeto pasatuko zukeen (Si hubiera venido con nosotros, lo habría pasado mejor)
EGITURA
- Baldintza egiteko aditz partizipioa (etorri, piztu...) eta alegiazko baldintzazko laguntzaileak (balitz, bazenu...) erabiltzen ditugu. Bien artean izan partikula tarteka daiteke:
etorri balitz = etorri izan balitz
-Ondorioa egiteko, baldintzazkoaren ondorio iragana erabiltzen dugu: Forma hauek ohiko alegiazko adizkiei -en partikula erantsiz lortzen dira (adibidez: nintzatekeen, zinatekeen, etab.), eta hirugarren pertsonakoen hasierako L-ren ordez Z- jarriz (luke > zukeen). Tauletan ikus dezakegun bezala