B1 ikastaroaren apunteak

TESTUGINTZA

Zuzendariari gutuna

Jendeak arrazoi ezberdinengatik bidaltzen ditu gutunak egunkarietara. Gehienetan, ordea, gertatutako zerbaiten aurrean norbere iritzia agertzeko egin ohi da.

Zuzendariari gutun bat idazteko aholkuak

1 Ideiak biltzea

Gutuna idazten hasi aurretik ona da gure ideiak argitzea eta eskema txiki bat egitea. Horretarako, lagungarria da ondoko galderei erantzutea:

  • Zer gertatu da edo zein da arazoa edo egoera?

  • Zein da arazo horren aurrean nik defendatu nahi dudan ideia edo iritzia?

  • Zein argudiotan oinarritzen da nire iritzia?

  • Zeintzuk dira nik kritikatu nahi ditudan besteen iritziak edo jarrerak?

2 Testua egituratzea

Ideiak bildu eta gero idazteari ekingo diogu testuaren egitura zainduz:
  • Sarrera

Arazoa, gertaera edo tratatu nahi duzun kontua aurkeztu behar duzu lehen parrafoan.

  • Argudioen eztabaida

Hurrengo parrafoetan zure jarrera defendatzeko datuak, ideiak edo adibideak eman behar dituzu. Ez ahaztu testuaren zati honetan zurearen kontrako jarrera dutenen argudioak aipatzeaz eta kritikatzeaz.

  • Bukaera

Azken parrafoan argudioen eztabaidatik ateratzen duzun ondorioa argi eta garbi adierazi behar duzu. Gehienetan hortxe jartzen da gutunaren ideia nagusia edo, beste era batera esanda, aurkeztu duzun arazoaren aurrean defendatzen duzun ideia edo iritzia.

3 Ohiko zenbait esamolde era honetako gutunetan

Norbere iritzia adierazteko

Besteen esanak eta iritziak aipatzeko

Nire iritziz / ustez...

Nik uste dut... –ela

Niri iruditzen zait... –ela

Bat nator / ez nator bat...-kin

Ados nago / Ez nago ados ...-kin

Haiek... –ela diote

Haiek... –ela esan dute

Haiek ... –ela uste dute

Haien iritziz / ustez...

Haien ustetan / esanetan...

Haien iritziaren arabera...