B1 ikastaroaren apunteak
SINTAXIA
Moduzko perpausak: -(e)nez.
Moduzko egitura hau aditz laguntzaileari edo trinkoari -NEZ atzizkia erantsiz lortzen da. Hona hemen zenbait adibide:
Ikus daitekeeNEZ, oso erraza da / Como puede verse, es muy fácil
Esan diguteNEZ, hemen nonbait bizi da / Según nos han dicho, vive aquí en alguna parte
Komunikabideek dioteNEZ, emazteak hil zuen / Según dicen los medios de comunicación, lo mató la esposa
Egitura hau zenbait esapide eginetan ere aurki daiteke. Adibidez:
DirudieNEZ (antza denez), ez dakite ezer / Al parecer, no saben nada
Nik dakidaNEZ, hori ez da egia / Según yo sé / que yo sepa, eso no es verdad