B1 ikastaroaren apunteak

TESTUGINTZA

Lagunarteko eskutitza

LAGUN ARTEKO ESKUTITZA

Lagun arteko eskutitza da motarik libreena eta elkarrizketa arruntaren antzik handiena duena. Hau hizkuntza erraz eta natural batez lortzen da.

Data

Forma erabilienak hurrengo biak dira:

Santurtzin, 2006ko irailaren 19an
Santurtzi, 2006ko irailaren 19a

Agurra

Hona hemen adibide batzuk:

Guraso maiteak
(Ene) anaia / arreba bihotzeko(ak)
(Ene) ahizpa / neba maite hori (horiek)
Kaixo, laguna, zer moduz?
Kaixo, neska, zer moduz?
Ene bihotzeko maitea


Bukaerako agurra

Hona hemen adibide batzuk:

Besarkada bat!
Besarkada batez agurtzen zaitut
Musu batez agurtzen zaitut
Musu handi bat!
Musu handi bat eta hurrengora arte
Zure alaba maiteak agurtzen zaitu