B1 ikastaroaren apunteak

ADITZA

Agintera: forma trinkoak

AGINTE ADIZKI TRINKOAK (formas verbales imperativas contractas)


NOR saileko aditzekin:

Egon, joan, etorri... bezalako aditzen kasuan, perifrastikoez gain (etor zaitez, joan hadi, egon zaitezte...) adizki trinkoak ere erabil daitezke aginduak emateko.


egon
joan
etorri
ibili
zu
zaude
zoaz
zatoz
zabiltza
zuek
zaudete
zoazte
zatozte
zabiltzate

Adibidez:

  • Bai, zaude lasai! (Si, ¡estate tranquilo!)
  • Zatoz, azkar! (¡Ven, rápido!)
  • Zabiltzate erne! (¡Andad atentas!)


NOR-NORK saileko aditzekin:

Bestalde, transitiboak (nor-nork sistemakoak) ere baditugu:
Adibidez, eraman aditzarekin forma perifrastikoa (eraman ezazu) erabiliz gain, forma trinkoa ere egin dezakegu (eramazu): eraman + ezazu > eramazu


eman, utzi, esan eta egin aditzekin, berdin:


eman
utzi
esan
egin
zuk
emazu
utzazu esazu egizu
zuek
emazue
utzazue esazue egizue

ZER-NORI-NORK saileko aditzekin:

eraman + iezaiozu > eramaiozu


eman
utzi
esan
egin
niri
emadazu
uztazu esadazu egidazu
hari
amaiozu utziozu esaiozu egiozu
guri
emaguzu uzkuzu esaguzu egiguzu
zuri




zuei




haiei
emaiezu utziezu esaiezu egiezu

Adizki trinko hauek, ezin dira ezezko perpausetan erabili:

Baiezkoak:

  • Zoaz hemendik!
  • Emadazu bat!

Ezezkoetan betiko formak erabili behar dira:

  • Ez zaitez joan!
  • Ez iezadazu eman!