B1 ikastaroaren apunteak
ADITZA
Nominalizazioa: -t(z)eko.
-T(Z)EKO
Forma honek zertarako galderari erantzuten dio. Horretaz gain, forma honekin erabiltzen diren zenbait aditz-lokuzio dira:
PREST EGON: (estar dispuesto / preparado)
Edozer egiTEKO PREST dago
ASMOA IZAN: (tener inteción de)
Bihar hondartzara joaTEKO ASMOA daukat
OHITURA IZAN: (tener costumbre de)
Bazkalostean kafetxo bat harTZEKO OHITURA daukat
GOGOA IZAN: (tener ganas de)
Ez daukat afalTZEKO GOGORIK
ASTIA IZAN: (tener tiempo)
Ez daukat ezer egiTEKO ASTIRIK
GAI IZAN: (ser capaz de)
Ez naiz hori egiTEKO GAUZA / GAI
ORDUA IZAN: (ser hora de/para)
Ohera joaTEKO ORDUA da