B1 ikastaroaren apunteak

KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA

Protestatu, erreklamatu, errieta egin.

PROTESTATU / ERREKLAMATU / ERRIETA EGIN

1. PROTESTATU, ERREKLAMATU
  • Zuek esan zenuten 9etan altxatuko ginela
  • Hemen jartzen du fiantza 5000 pezetakoa dela
  • Gezurra dirudi ... -t(z)ea
  • Nola liteke ... -t(z)ea
  • Ez dago eskubiderik
  • Hau onartezina / sinestezina / jasanezina da
  • Inuxentea naizela uste duzu, ala?
  • Hau gehiegizkoa da
  • Mesedez!
  • Ez nago konforme

ERRIETA EGIN (reprender)
  • Isiltzeko esan dut!
  • Ez al dizuet esan nork bere lekuan jarririk egon behar duela? / ... -t(z)eko?
  • Lehen ere esanda daukat bideoa ez pizteko
  • Zenbat aldiz errepikatu behar dizut zuen kasetak ez dituzuela sartu behar?
  • Zergatik (ez)...?
  • Ez al duzu ikusten oso delikatua dela?
  • Hauxe da honela zabiltzaten azken aldia
  • Hemendik aurrera ez gara gehiago etorriko
  • Hurrengoan (ez)...