B1 ikastaroaren apunteak

KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA

Sentipenak


Atal honetan euskaraz sentipenak nola adierazi aztertuko dugu:

GOSE NAIZ
Euskaraz, sentipenak adierazteko, izan aditza erabili ohi da. Hona hemen esapiderik ohikoenak:

Gose izan
Egarri izan
Hotz izan
Bero izan
Beldur izan
Lotsa izan

Ohar zaitez IZAN aditzarekin doan hitza mugagabean doala, hau da, artikulurik gabe. Ikus dezagun zenbait adibide:

Gose naiz, goazen zer edo zer jatera
Umeak egarri dira
Beldur bazara, ez etorri


HOTZAK NAGO
Badago sentipenak adierazteko beste forma bat: sentipena adierazten duen hitzak NORK kasuaren singularreko marka hartzen du eta EGON aditzaz erabiltzen da.

Itxi leihoa, hotzak nago eta (cierra la ventena, que tengo frío)
Beroak zaude, ala? Bai, izerditan nago (¿qué, tienes calor?)
Hotzak hilda nago (estoy muerto de frío)


LOGURA NAIZ
Zenbait sentipen adierazteko -GURA atzizkiaren bitartez eratutako hitzez baliatzen gara.

Logura (sueño) > Ohera noa, logura naiz eta
Txizagura (ganas de orinar) > Non dago komuna? Txizagura naiz eta
Hazkura (picor) > Jertse honek hazkura ematen dit
Barregura (ganas de reir) < Horrek barregura ematen dit
Negargura (ganas ded llorar) > A ze tristura! Negargura naiz!)
Ikusgura (ganas de ver) > Esan didate oso pelikula ona dela eta ikusgura naiz)

Zenbait lekutan -GURA atzizkiaren ordez -GALE atzizkiaz baliatzen dira. Adibidez:

Logale, botagale, goragale naiz

Bestalde, premiatasuna adierazi nahi denean, -LARRI atzizkia erabiltzen da; adibidez:

Txizalarri naiz


BURUKO MINA DAUKAT
Egitura hau mina adierazteko erabiltzen da eta dagokion gorputz-atala NONGO kasuan deklinatu eta jarraian mina jarriz eratzen da. Euskalkien arabera EDUKI ala UKAN aditzarekin erabiltzen da.

Non daukazu mina? (¿qué te duele?)
Nongo mina daukazu? (¿qué te duele?)
Tripako mina daukat (tengo dolor de tripa)
Begietako mina daukat (me duelen los ojos)
Ez nago ezertarako, buruko minez nago eta (no estoy para nada, me duele la cabeza)
Min hartu dut eskuan (me he hecho daño en la mano)
Kontuz! Min hartuko duzu! (¡cuidado, te vas a hacer daño!)