B1 ikastaroaren apunteak

KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA

Aholkuak eta preferentziak

1. AHOLKUAK NOLA ADIERAZI


AHOLKUA EMATEKO
  • Nik ez nuke gehiago pentsatuko. Ona litzateke ingeles pixka bat gehiago ikastea
  • (Behar) Ibonekin hitz egin behar zenuke
  • (Baldintza / ondorioa) Ezetz esango bazenu, bizitza guztian damutuko litzaizuke
  • (Aginduak) Aprobetxatu eta joan / Esan baietz!


AHOLKUA ESKATZEKO
  • Zuk zer egingo zenuke?
  • Zer aholkatzen didazu?
  • Zure ustez, zer egin behar nuke?

2. PREFERENTZIA NOLA ADIERAZI


NORBAITI BERE PREFERENTZIARI BURUZ GALDETZEKO
  • Zer nahiago duzu, hondartza ala mendia?
  • Zer gustatzen zaizu gehiago, telebista ikustea ala komikiak irakurtzea?
  • Zein duzu gogokoago, hau ala hori?
  • Zein da zure abeslaririk gogokoena?
  • Zure ustez, zein da hobea?
  • Aukeran, zein hartuko zenuke?

NORBAITEK BERE PREFERENTZIAK ADIERAZTEKO
  • Eskarola nahiago dut letxuga baino
  • Gehiago gustatzen zait larunbat gauean irtetea igande arratsaldean baino
  • Hau gogokoago dut beste hori baino
  • Niretzat ETBko programarik gogokoenak dokumentalak dira
  • Nire ustez, energia eolikoa hobea da beste edozein baino
  • Aukeran, jertse beltza nahiago dut marroia baino