B1 ikastaroaren apunteak
KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA
Denbora esapideak
DENBORAREN JOANEAN UNE BAT ADIERAZTEKO
Denboraren joanean une bat modu askotara adieraz daiteke, erreferentziatzat hartzen den puntuaren arabera.
Iraganeko une bat adierazteko
- bart, atzo, herenegun / gaur zortzi
- aspaldi, antzina, behin (batean), garai batean, lehen
- lehengo egunean, astean, hilean, urtean
- joan den (= pasa den) egunean, astean, hilean
- hilaren batean, bian, hiruan
- txikitan, umetan, gaztetan
- x urte nituela / x urte nituenean / x urterekin
- orain dela asko , gutxi / x egun, aste, hilabete
- x egun, aste...dira gertatu zela
- laster, gero, bihar, etzi / gaur zortzi
- datorren astean, hilean, urtean
- handitan, nagusitan
- x ordu, egun, aste... barru
- hemendik x ordu(ta)ra, egune(ta)ra, aste(ta)ra...
- x egun, aste, hilabete (pasatu) baino lehen
Erreferentzia puntua iraganeko une bat bada, une horren ondorengoa adierazteko
- hurrengo egunean, astean, hilean, urtean
- handik gutxira, lasterrera / x egune(ta)ra, aste(ta)ra...
- x egun, aste hilabete... beranduago / geroago
- x egunen, asteren, hilabeteren, urteren... buruan
Ekintza baten iraupena adierazteko
Ekintza baten iraupena oro har, denbora neurriari Zerez, Non eta Nondik-Nora kasu markak erantsiz adierazten da
Aditzik ohikoenak hauek dira: egon, ibili, jardun, bizi izan, iraun, itxaron...
- Ordubetez jardun dugu hizketan
- Hiru orduz egon naiz zain
- Lau urte ibili zen lanean
- Urte askotan bizi izan naiz kanpoan
Beste zenbait aditzekin berriz, Nor kasua erantsi behar zaio denbora neurriari.
Aditzak: eman, egin, igaro, eraman, kostatu, pasatu....
- Astebete eman dut ikasten
- Hamar urte egin ditu Alemanian
- Eguna txarto pasa dut
- Gaua ondo igaro dut
- Egunak daramatza etxetik irten gabe
- Ordu erdi kostatu zait amaitzea