B1 ikastaroaren apunteak

KOMUNIKAZIO FUNTZIOAK ETA LEXIKOA

Maiztasuna

MAIZTASUNA

Maiztasuna adierazten duten zenbait esapide

NOIZETIK NOIZERA
(de cuándo a cuándo)
  • Astelehenetik ostiralera kanpoan izango naiz
  • Hiruretatik bostetara aurkitu ahal nauzu euskaltegian
NOIZERO
(cada cuánto tiempo)
  • Noizero ureztatu behar dira landareak? Egunero
Ugari dira -ORO / -ERO atzizkia duten hitzak.
Adibidez:
egunero, astero, hilabetero, urtero, asteazkenero, segundoro, uneoro, minutuoro, orduoro, asteburuoro.
ZENBATETAN
(en cuántas ocasiones)
Askotan, gutxitan, batzuetan, gehiagotan, gutxiagotan,
gehienetan, sarritan, bitan / birritan, hirutan, lautan, milatan, behin baino gehiagotan.
ZENBAT ALDIZ / ZENBAT BIDER
(cuántas veces)
  • Zenbat aldiz esan behar dizut gauza bera?
  • Hiru bider egin dut, eta hiruretan okertu naiz
ASTEAN BEHIN
(una vez a la semana)
  • Astean behin edo bitan joaten gara zinera
  • Hilabetean hirutan (hiru aldiz) etortzen dira
  • Hiruhilabetean behin bildu ohi dira
SEKULA EZ
INOIZ EZ
BEHIN ERE EZ
(nunca, ni una vez)
  • Sekula ez dut horrelakorik ikusi
  • Nik ez dut horrelakorik inoiz ikusi
  • Ez dut behin ere asmatu
OSO GUTXITAN
GUTXITAN
(en pocas ocasiones, pocas veces)
  • Oso gutxitan hitz egin dut berarekin
NOIZEAN BEHIN
NOIZBEHINKA
ZENBAITETAN
BATZUETAN
(de vez en cuándo, en ocasiones)
  • Noizean behin ondo dago horrelakorik egitea
  • Berarekin egoten naiz noizbehinka
  • Zenbaitetan hobe da ezer ez esatea
  • Batzuetan hobe da isilik egotea
NORMALEAN
ESKUARKI
(normalmente)

  • Gu, normalean, oinez etortzen gara
  • Gu, eskuarki, oinez joaten gara lanera
MAIZ
SARRI(TAN)
ASKOTAN
(a menudo)
  • Jon ondo dabil, maiz egoten naiz berarekin
  • Hori ere sarritan gertatzen da
  • Gu askotan joaten gara mendira
GEHIENETAN
IA BETI
(casi siempre, la mayoría de las veces)
  • Nik, gehienetan, etxean bazkaltzen dut
  • Gu bide honetatik joaten gara ia beti
BETI (ERE)
(siempre)
  • Hori beti dago haserre