Ikastaroaren gida
5. Ebaluazioa
Ikastaroaren ebaluzioa bi modutan egingo dugu:
Autoebaluazioa
Ikastaroaren helburuak definitu eta gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:
- Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
- Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
- Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.
Atal honek 0-1 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan eta ikastaro-bukaeran nork bere buruaren ebaluazioa egin ondoren gehituko da.
Irakasleen ebaluazioa
Ebaluazio-molde honek 2 atal nagusi ditu:
- Partaidetza. Atal hau 0tik 4ra puntuatuko dugu eta bertan, batez ere, Jardueren foroan egindako lana baloratuko dugu.
- Lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta sintesirako bosgarren saioak. Atal honek 0tik 5era puntuatuko dugu. Saio bakoitzean egindako lanak bere puntuazioa du eta saio bakoitza, denera, 0tik 1era egongo da puntuatuta.
Atal honek 0-9 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan. Saio bakoitza amaitutakoan gehituko da horri dagokion kalifikazioa eta partaidetza eta hausnarketa atalekoak ikastaroa amaitu aurreko astean.
Ikastaroa gainditzea
Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da:
Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da:
- Partaidetza atalean gutxienez puntu 1 lortzea
- Guztira 6ko puntuazioa lortzea