Ikastaroaren gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Nola dinamizatu komunikazioa Moodle-n
Liburua: Ikastaroaren gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Friday, 2024(e)ko Aprilren 19(e)an, 16:13(e)tan

Deskribapena

Ikastaroaren gida

1. Sarrera

Moodle bezalako on-line eremuetan gertatzen diren ikas- eta irakas-prozesuetan berebiziko garrantzia hartzen du komunikazioak. Partaideen arteko harremanak, elkarreraginak eta hartu-emanak ikas-prozesuaren arrakasta baldintzatzerainoko garrantzia hartzen dute eta hori dela-eta, ezinbestekoa da foroen bidez sortzen den komunikazioa era egokian kudeatzea.

Gai honen zailtasuna agerikoa da batetik, giza komunikazioa aztertzeko dagoen berezko zailtasunagatik, eta bestetik, ikasteko helburuz gertatzen den komunikazioak aparteko zailtasuna gehitzen diolako. Hala ere, saiakera bat egin nahi dugu ikastaro honetan eta komunikazioa era egokian kudeatzeko gida-lerro eta aribide nagusi batzuk eskaini, aurrerantzean horrelako esperientziak izango dituztenek helduleku bat izan dezaten.

Ikastaroa on-line eremuetan aritu diren edo arituko diren irakasleei zuzenduta dago. Ikastaroan zehar hainbat komunikazio-egoera aztertu eta horietan erabili beharreko komunikaziorako bitartekoak sortu beharko ditu parte hartzaile bakoitzak. Hori dela-eta, ikastaroan gertatzen diren hartu-eman didaktikoak landuko dira.

Ikastaroa emateko Moodle erabiliko da.

2. Helburuak

  • Birtualitatean gertatzen den komunikazioaren osagaiak aztertzea
  • Ikasgela birtualetan gertatzen den komunikazioaren ezaugarri nagusiak ezagutzea
  • Komunikazioaren osagaiak aztertzeko adierazleak ezagutzea
  • Parte hartzaileei komunikazio didaktikoa bultzatzeko estrategiak eskaintzea eta praktikan ipintzea

3. Edukiak

  • Komunikazioa inguru birtualetan: ezaugarriak, funtzioa eta ondorioak

  • Komunikazioaren osagai kognitiboa, soziala eta didaktikoa

  • Osagaiak definitzeko adierazleak

  • Komunikazioa bultzeko irakas-estrategiak

4. Metodologia

Sarrera teoriko labur baten ondoren, ikasgela birtualetan sortutako hainbat mezuren azterketa egingo da komunikazio-mota horren ezaugarriak aztertzeko eta ondorioak lortzeko.

Ondoren, hiru saio praktiko egingo da bultzatu nahi dugun komunikazio-moldea islatuko duten mezu prototipikoak lortzeko. Komunikazio-osagai bana aztertuko da eta osagai horren inguruko lanketa burutuko dugu.

5. Ebaluazioa

Ikastaroaren ebaluzioa bi modutan egingo dugu:

Autoebaluazioa

Ikastaroaren helburuak definitu eta gai naiz moldera ekarri ditugu. Autoebaluaziorako galdetegian, beraz, ondorengoak lortzea nahi dugu:

  1. Lortu beharreko gaitasun guztien berri izatea
  2. Edozein unetan irizpide ezagun eta ulergarrien bidez nork bere aurrerapena ebaluatu ahal izatea
  3. Ikastaroa bukatuta, ikas-prozesuarekin aurrera egiteko bitartekoak eskuratzea.

Atal honek 0-1 puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan eta ikastaro-bukaeran nork bere buruaren ebaluazioa egin ondoren gehituko da.

Irakasleen ebaluazioa

Ebaluazio-molde honek 2 atal nagusi ditu:

  • Partaidetza. Atal hau 0tik 4ra puntuatuko dugu eta bertan, batez ere, Jardueren foroan egindako lana baloratuko dugu.
  • Lehen, bigarren, hirugarren, laugarren eta sintesirako bosgarren saioak. Atal honek 0tik 5era puntuatuko dugu. Saio bakoitzean egindako lanak bere puntuazioa du eta saio bakoitza, denera, 0tik 1era egongo da puntuatuta.

Atal honek 0-puntuko ibilartea izango du kalifikazio-liburuan.  Saio bakoitza amaitutakoan gehituko da horri dagokion kalifikazioa eta partaidetza eta hausnarketa atalekoak ikastaroa amaitu aurreko astean. 

Ikastaroa gainditzea

Ikastaroa gainditzeko beharrezkoa izango da:
  • Partaidetza atalean gutxienez puntu 1 lortzea
  • Guztira 6ko puntuazioa lortzea

6. Ikastaroaren osaketa

Ikastaroaren osaketa

Ikastaro honetan Moodle-ren osaketa-funtzioa gaituta dago. Horrela, ikastaroaren hasiera-orriko baliabide edo jardueretako eskuin-aldean kutxatxo bat azalduko da, zer egin duzun eta zer falta duzun adieraziko dizuna.

Bi modutan ezar daiteke jarduera bat osatutzat:

  • Zenbait jarduera irakasleak (edo sistemak) kalifikatu behar ditu osatutzat emateko. Horiek azterketarako markoa, azterketarako adibideak eta sortu zure mezuak ataletakoak dira.
  • Beste zenbaiten kasuan, berriz, ikasleak eskuz markatu behar du osatutzat, egoki irizten dionean. 

Aurrekoaz gain, ikastaroaren hasiera-orriko eskuin-aldeko zutabean Ikastaro-osaketaren egoera izeneko blokea azaltzen da. Bertan sakatuz gero, egindakoa eta egin gabekoaren ikuspegi orokorra izateko modua izango duzu.

7. Iraupena eta aldiak

Iraupena eta aldiak

Iraupena: 25 eskola-ordu, honela banatuta:

Hasierako saio presentziala

  • 2 ordu

Saio birtualak

  • 20 bat orduko lana on-line
  • Lehen saioa
  • Bigarren saioa
  • Hirugarren saioa
  • Laugarren saioa

Amaierako saio presentziala

  • 2 ordu

8. Bibliografia

Gallego, M.J. eta Gutierrez, E (2010): “Análisis de las comunicaciones didácticas en entornos virtuales en enseñanza superior desde una perspectiva psicosocial y educativa” I Congreso Internacional virtual de formación del profesorado. Universidad de Murcia

Garrison, D.R. eta Anderson, T (2005): El e-learning en el siglo XXI. Investigación y práctica. Barcelona: Octaedro

Gómez Gutierrez, J.L. (2008): “Factores críticos del e-learning: diseño y tutorización de procesos de enseñanza-aprendizaje colaborativos” in Cuadernos de Trabajo Social, vol 21

Marcelo, C eta Perera, VH: “Comunicación y aprendizaje electrónico: la interacción didáctiva en los nuevos espacios virtuales de aprendizaje”, Revista de Educación, 343. mayo-agosto 2007

9. Komunikaziorako tresnak

Hona hemen ikastaroan zehar erabiliko ditugun komunikazio-tresna nagusiak:

Ohar-taulaOhar-taula: foro hau tutoreek baino ez dute erabiliko. Funtzio nagusia ikastaroan zehar burutu beharreko jardueren berri ematea izango da. Horregatik, bereziki gomendatzen dizuegu mezu hauek arretaz irakurtzea.


Jardueren foroaJardueren foroa: foro hau ikastaroan zehar hainbat lan egiteko da: jarduera batzuk burutzeaz gain, galderak eta kezkak plazaratzeko gunea da.


Kontu-kontariKontu-kontari: foro hau guztion arteko hartu-eman informaletarako da. Bertan, jarduera akademikoarekin zerikusi zuzena izan ez arren, edozein ikas-egoeratan behar-beharrezkoa suertatzen den komunikazioa bultzatuko dugu.


nire egunerokoaNire egunerokoa: tresna hau autoebaluazioa egiteko erabiliko dugu. Saioz-saio gehituko duzue bertan saio horretan ikasitakoa, ikasi ez duzuena, izan dituzuen zailtasunak, sortu zaizkizuen kezkak... Horretaz gain, zuen egoeraren eta sentipen berri ere eman dezakezue bertan irakasleekin konpartitzeko. Hausnarketarako bide izan nahi du tresna honek eta zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri.