Sintaxia

2. Erlatibozko perpausak

-(e)N

Erlatibozko perpausen ezaugarri nagusia hauxe da: bi perpaus lotu nahi ditugu bi esaldietan errepikatzen den hitzaren bitartez. Batzuetan hitz hori agerikoa da eta beste batzuetan susma daiteke zein den zentzuari begira

  • Liburu bat irakurri dut; oso ona iruditu zait LIBURU hitza dago bi esaldietan eta beraz: Irakurri dudaN LIBURUA oso ona iruditu zait
  • Kontua da askotan errepikatzen den hitz horrek funtzio desberdinak betetzen dituela perpausa bakoitzean. Orduan, nola deklinatu? Beti nagusiaren arabera:
  • Liburu bat irakurri dut; bertako irudiak oso argigarriak iruditu zaizkit
  • Bigarren esaldian LIBURU hitza NONGO kasuan dagoenez:
  • Irakurri dudaN LIBURUKO irudiak oso argigarriak iruditu zaizkit

BAINA euskaraz ezin ditugu esaldi guztiak josi -(e)N erabilita. Desagertzen den kasuak beti nonbait geratu behar du, adibidez aditzean. Horregatik, -N egiturarekin josteko, konbinazioak honelakoa izan behar du:

Bi perpausetan DEKLINABIDE KASU BERA:

  • Mutil batekin etorri naiz gaur, ba berarekin ezkonduko naiz:
  • Gaur etorri naizEN mutilAREKIN ezkonduko naiz

Menpeko perpauseko hitza NOR, NORI edo NORK kasuan egotea:

  • Ikasle bati utzi diot liburua; berarekin geratuko naiz arratsaldean eta itzuliko dit
  • Liburua utzi diodaN ikasleAREKIN geratuko naiz arratsaldean eta itzuliko dit

Bi hitzak LEKUZKO KASUETAN egotea, zentzua garbi geratzen bada, behintzat:

  • Azalpena liburu batean irakurri dut; liburu horretatik atera ditut irudiak
  • Azalpena irakurri dudaN LIBURUTIK atera ditut irudiak

Norekin, nortaz, norengatik deklinabide-kasuekin -(e)N mantentzea ez da egoki ikusten. Honen aurrean zer egin?

a) Esaldiari buelta eman (ahal bada)

  • Haserretu zaren andreak jenio txarra du. >>Zurekin haserretu den andreak...

b) Edo aditza aldatu:

  • Hitz egin duzuen mutila oso jatorra da. >> Aipatu duzuen mutila oso jatorra da

c) Edo “zein” deklinatua erabili:

  • Andreak, zeinekin haserretu zaren, oso jenio txarra du

Dena den, -(e)N hori manten daiteke gero datorren izena -N horren azpian dagoen kasu berean jarri behar badugu.

  • Haserretu zaren andrearekin bakeak egin behar dituzu
  • Hitz egin duzuen mutilaz maiteminduta nago

EZEZKO ESALDIEN ORDENA

Ezezko esaldietan aditz nagusia eta beste osagaiak aurrean jartzen dira eskema honen arabera:

  • irakurri duteN liburua
  • irakurri EZ duteN liburua

Hona hemen adibide batzuk:

  • Gidabaimenik EZ duten gidari batzuk harrapatu dituzte udaltzainek
  • Ulertzen EZ dudana irakasleari galdetzen diot
  • Gustatzen EZ zaizkion arrainak ez ditu jaten