Sintaxia

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: B2 maila
Liburua: Sintaxia
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Saturday, 2024(e)ko Decemberren 21(e)an, 15:32(e)tan

Deskribapena

Atal honetan perpaus edo esaldi-mota inportateenak lantzeko materialak dituzu eskura

1. Sarrera

 Hemen sintaxia lantzeko teoria eta praktika izango duzu.

2. Erlatibozko perpausak

-(e)N

Erlatibozko perpausen ezaugarri nagusia hauxe da: bi perpaus lotu nahi ditugu bi esaldietan errepikatzen den hitzaren bitartez. Batzuetan hitz hori agerikoa da eta beste batzuetan susma daiteke zein den zentzuari begira

  • Liburu bat irakurri dut; oso ona iruditu zait LIBURU hitza dago bi esaldietan eta beraz: Irakurri dudaN LIBURUA oso ona iruditu zait
  • Kontua da askotan errepikatzen den hitz horrek funtzio desberdinak betetzen dituela perpausa bakoitzean. Orduan, nola deklinatu? Beti nagusiaren arabera:
  • Liburu bat irakurri dut; bertako irudiak oso argigarriak iruditu zaizkit
  • Bigarren esaldian LIBURU hitza NONGO kasuan dagoenez:
  • Irakurri dudaN LIBURUKO irudiak oso argigarriak iruditu zaizkit

BAINA euskaraz ezin ditugu esaldi guztiak josi -(e)N erabilita. Desagertzen den kasuak beti nonbait geratu behar du, adibidez aditzean. Horregatik, -N egiturarekin josteko, konbinazioak honelakoa izan behar du:

Bi perpausetan DEKLINABIDE KASU BERA:

  • Mutil batekin etorri naiz gaur, ba berarekin ezkonduko naiz:
  • Gaur etorri naizEN mutilAREKIN ezkonduko naiz

Menpeko perpauseko hitza NOR, NORI edo NORK kasuan egotea:

  • Ikasle bati utzi diot liburua; berarekin geratuko naiz arratsaldean eta itzuliko dit
  • Liburua utzi diodaN ikasleAREKIN geratuko naiz arratsaldean eta itzuliko dit

Bi hitzak LEKUZKO KASUETAN egotea, zentzua garbi geratzen bada, behintzat:

  • Azalpena liburu batean irakurri dut; liburu horretatik atera ditut irudiak
  • Azalpena irakurri dudaN LIBURUTIK atera ditut irudiak

Norekin, nortaz, norengatik deklinabide-kasuekin -(e)N mantentzea ez da egoki ikusten. Honen aurrean zer egin?

a) Esaldiari buelta eman (ahal bada)

  • Haserretu zaren andreak jenio txarra du. >>Zurekin haserretu den andreak...

b) Edo aditza aldatu:

  • Hitz egin duzuen mutila oso jatorra da. >> Aipatu duzuen mutila oso jatorra da

c) Edo “zein” deklinatua erabili:

  • Andreak, zeinekin haserretu zaren, oso jenio txarra du

Dena den, -(e)N hori manten daiteke gero datorren izena -N horren azpian dagoen kasu berean jarri behar badugu.

  • Haserretu zaren andrearekin bakeak egin behar dituzu
  • Hitz egin duzuen mutilaz maiteminduta nago

EZEZKO ESALDIEN ORDENA

Ezezko esaldietan aditz nagusia eta beste osagaiak aurrean jartzen dira eskema honen arabera:

  • irakurri duteN liburua
  • irakurri EZ duteN liburua

Hona hemen adibide batzuk:

  • Gidabaimenik EZ duten gidari batzuk harrapatu dituzte udaltzainek
  • Ulertzen EZ dudana irakasleari galdetzen diot
  • Gustatzen EZ zaizkion arrainak ez ditu jaten

2.1. Ariketak

3. Denborazko perpausak

Denborazko perpausek erreferentzi puntu bat zehazten dute denboran. Kasuen arabera, perpaus nagusiko ekintza puntu horren aurretik, une horretan bertan, edo horren ondoren gertatzen da. Hona hemen denborazko egiturarik ohikoenen zerrenda:

Kontzeptua eta baliabideak

Adibideak

Erdarazko baliokideak

AURREKOTASUNA

  • baino lehen(ago), aurretik,
  • orduko,
  • -(e)nerako
  • Ezkondu baino lehen, ondo pentsatu.
  • Istorio horiek zu jaio baino lehenagokoak dira.
  • Hasi aurretik, ondo begiratu behar da
  • Guda aurretiko kontuak dira horiek
  • Ni sartu orduko, hitzaldia hasi zen
  • Polizia agertu zenerako, hilda zegoen


  • Antes de

LEHENXEAGO

  • -t(z)erakoan,
  • baino lehentxeago
  • Atea irekitzerakoan ohartu zen giltza falta zitzaiola
  • Polizia azaldu baino lehentxeago ihes egin zuen
  • Al ir a
  • Un poco antes que

GEROKOTASUNA

  • eta gero,
  • ondoren,
  • -takoan
  • Zu ezagutu ondoren ez dut besterik buruan
  • Ikasi eta gero ez zaizu ahaztuko
  • Hura ikusitakoan bere gurasoez oroitu nintzen
  • Despues de
  •  Posteriores a
  • Cuando

BEREHALAKOTASUNA

  • Bezain laster, / pronto, /azkar...
    Eta berehala, / laster,
  • -(e)neko
  • Jakin bezain laster, deituko dizut.
  • Etxean sartu eta berehala jakin dut norbait zegoela
  • Esan zueneko igarri nion gezurretan ari zela
  • Tan pronto como
  • Nada mas

ALDIBEREKOTASUNA

  • -(e)nean,
  • -t(z)ean
  • -(e)n bitartean
  • -(e)la(rik)
  • Ama datorrenean ikusiko duzu
  • Atetik sartzean, jakin nuen nor zen.
    Ezer esaten ez duten bitartean, egon bertan!
  • Gu heltzen garen bitartean, ez egin ezer
  • Lanetik zetorrelarik hanka hautsi zuen
    Lo zegoela, hizketan jardun zuen
  • Cuando
  • A la vez que/ mientras
  • Mientras (que...)

MAIZTASUNA

  • -(e)n bakoitzean,
  • -(e)n gehinetan,
  • -(e)n guztietan
  • Ikusten zaitudan bakoitzean, haserretzen naiz
  • Etorri den gehienetan, bakarrik izan da
  • Musika hau entzuten dudan guztietan, zutaz akordatzen naiz
  • Cada vez que
  • La mayoría de las veces
  • Siempre que


NOIZTIK

  • -(e)netik,
  • -(e)n momentutik,
  • -(e)nez geroztik,
  • -(e)netik aurrera
  • Titulua atera duenetik, ezin da berarekin egon
  • Ikusi zaituen momentutik, urduri jarri da
  • Ama hil zitzaionetik aurrera, asko aldatu da
  • Etxea txukundu nuenez geroztik, ez ditut gauzak aurkitzen
  • Desde que

NOIZ ARTE

  • art
  • (harik eta) ... arte
  • -(e)n arte
  • artean
  • Sendagileak ikusi arte, ez zen lasaitu
  • Harik eta guztiek berarekin hitz egin zuten arte, ez zen iritzia ematera ausartu
  • Partida amaitu duten arte ez naiz lasai geratu
  • Bera agertu artean estu eta larri ibili gara
  • Hasta que

NOIZKO

  • -(e)n garaiko....,
  • -(e)n eguneko....,
  • -(e)neko(a)
  • Argazki hauek Kuban egon ginen garaikoak dira
  • Karrera amaitu nuen eguneko ospakizuna ederra izan zen
  • Apunte horiek ikasle zinetenekoak izango dira
  • De cuando

3.1. Denbora-esapide ohikoenak

ORAINGOAN, GAUR GAUEAN, AURTEN…

Euskaraz, "aldi honetan", "gau honetan", "urte honetan", eta antzeko esapideen ordez, oraingoan / gaurkoan, gaur gauean, aurten, eta abar erabiltzen dira.

Adibidez:

  • Oraingoan beste arazo bat planteatu zaigu.
  • Gaurkoan arazoa bestelakoa da.
  • Gaur goizean semearen ikastetxetik deitu didate.

LARUNBAT…

GOIZEAN

Astelehen goizean osasun azterketa egingo didate.

Ostiral arratsaldean iloba ezkonduko da.

HILABETE BARRU / HILABETEREN BURUAN

Forma biak gertaera bat denboran kokatzeko erabiltzen dira, erreferentzia gisa une jakin bat hartuta. Erreferentzi unea oraina baldin bada, BARRU erabiltzen da. Erreferentzi unea iraganean edo etorkizunean badago, ordea –REN BURUAN erabiltzen da.

  • Ordu erdi barru nagusia txosten baten bila etorriko da
  • Txostena egiten hasi eta ordu erdiren buruan ordenagailua hondatu egin zen.

Zenbaitetan, barru-ren ordez, HEMENDIK…-RA erabiltzen da, eta _ren buruan esapidearen ordez, HANDIK…-RA

Adibidez:

  • Hemendik lasterrera helduko gara
  • Hemendik ordu erdira nagusia etorriko da txostenaren bila.

ORAIN (DELA)…

DUELA GUTXI

  • Orain dela gutxi udaletxetik deitu dute.
  • Duela bi ordu aurtengo erroldako datu batzuk eskatu dizkidate.

ASPALDI(AN)

ASPALDIKO

  • Hori aspaldi gertatu zen
  • Aspaldi honetan oso lanpetuta nabil
  • Arazo hay ez da oraingoa, aspaldikoa baizik

BADIRA bi urte hasi gineLA

  • Badira hiru aste txosten hori desagertu zitzaidala.
  • Badira lau egun nagusia bulegotik azaldu ez dela.

DAGOENEKO

HONEZKERO

Dagoeneko ekintza buruturik dagoenean erabiltzen da. Honezkero esapidea, ordea, ekintza amaitu dela uste dugunean, edo etorkizunari buruz ari garenean erabiltzen da, eta ustea adierazten du, ez ziurtasuna.

Adibidez:

  • Lana dagoeneko amaituta dago
  • Lana honezkero amaituta egongo da.

Forma bi hauez gain, badira baliokideak diren beste zenbait. Hona hemen eskema bat:

Orain / gero

iragana

ziurtasuna

dagoeneko / jadanik

zegoeneko / ordurako

ustea

honezkero

horrezkero / harrezkero

4. Konparatiboak

Bezalako / besteko

Bezain-en ondoko adjektiboa desagertzen denean, jadanik entzuleak badakielako zertaz ari den, bezain-en ordez bezalako (besteko, adinako...) erabili ohi da

  • Zu bezain ederra da = zu bezalakoa da
  • Nirea ez da zurea bezalakoa = nirea ez da zurea bezain...(handia, ederra, itsusia...)
  • Nik zuk bezalako kotxea daukat (nire kotxea zurea bezalakoa da)
  • Gaur ez daukat gaztetan bezalako esperantzarik
  • Guk ez dugu zuk besteko indarrik
  • Aitak ez dauka amak besteko pazientziarik

Zenbat eta... orduan eta.... (cuanto más... tanto mas......)

Zenbat eta...orduan eta; Zenbat eta...hainbat eta, bi formak erabil litezke, nahiz eta lehena izan gure artean arruntena. Bi ezaugarrien arteko lotura zehazteko erabiltzen da

  • Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta bero handiagoa sentituko duzu
  • Zenbat eta handiagoa, hainbat eta neketsuagoa izaten da

Gero eta .... ago... (cada vez mas / cada vez menos)

Aurrekoa ez nahastu gero eta formarekin; gero eta ezaugarri bat denboran zehar aldatzen dela adierazteko erabiltzen da

  • Gero eta beranduago etortzen zara (cada vez más tarde....)
  • Gero eta lan gehiago eginarazten digute (cada vez más trabajo...)

4.1. Konparatiboak: Ariketak

5. Moduzko perpausak

Las oraciones modales, como su propio nombre da a entender, indican modo o manera; es decir, cómo se realiza la acción que comunica la oración principal.

-(e)N BEZALA / -(e)N MODUAN

La estructura más utilizada para realizar las oraciones modales consiste en añadir la marca de subordinación -(e)n al verbo auxiliar o sintético y se sigue de la palabra BEZALA (como) o MODUAN (modo, forma).

ADIBIDEZ:

  • Debes hacerlo como yo he dicho : NIK ESAN DUDAN BEZALA EGIN BEHAR DUZU = NIK ESAN DUDAN MODUAN EGIN BEHAR DUZU
  • Todo salió tal como esperábamos : DENA ESPERO GENUEN BEZALA ATERA ZEN = DENA ESPERO GENUEN MODUAN ATERA ZEN

-(e)NEZ

Moduzko egitura hau aditz laguntzaileari edo trinkoari -NEZ atzizkia erantsiz lortzen da. Hona hemen zenbait adibide:

  • Ikus daitekeeNEZ, oso erraza da / Como puede verse, es muy fácil
  • Esan diguteNEZ, hemen nonbait bizi da  / Según nos han dicho, vive aquí en alguna parte
  • Komunikabideek dioteNEZ, emazteak hil zuen / Según dicen los medios de comunicación, lo mató la esposa

Egitura hau zenbait esapide eginetan ere aurki daiteke. Adibidez:

  • Dirudienez, ez dakite ezer / Al parecer, no saben nada<
  • Nik dakidaNEZ, hori ez da egia / Según yo sé (que yo sepa), eso no es verdad

5.1. Moduzkoak: ariketak