Sintaxia

3. Denborazko perpausak

Denborazko perpausek erreferentzi puntu bat zehazten dute denboran. Kasuen arabera, perpaus nagusiko ekintza puntu horren aurretik, une horretan bertan, edo horren ondoren gertatzen da. Hona hemen denborazko egiturarik ohikoenen zerrenda:

Kontzeptua eta baliabideak

Adibideak

Erdarazko baliokideak

AURREKOTASUNA

  • baino lehen(ago), aurretik,
  • orduko,
  • -(e)nerako
  • Ezkondu baino lehen, ondo pentsatu.
  • Istorio horiek zu jaio baino lehenagokoak dira.
  • Hasi aurretik, ondo begiratu behar da
  • Guda aurretiko kontuak dira horiek
  • Ni sartu orduko, hitzaldia hasi zen
  • Polizia agertu zenerako, hilda zegoen


  • Antes de

LEHENXEAGO

  • -t(z)erakoan,
  • baino lehentxeago
  • Atea irekitzerakoan ohartu zen giltza falta zitzaiola
  • Polizia azaldu baino lehentxeago ihes egin zuen
  • Al ir a
  • Un poco antes que

GEROKOTASUNA

  • eta gero,
  • ondoren,
  • -takoan
  • Zu ezagutu ondoren ez dut besterik buruan
  • Ikasi eta gero ez zaizu ahaztuko
  • Hura ikusitakoan bere gurasoez oroitu nintzen
  • Despues de
  •  Posteriores a
  • Cuando

BEREHALAKOTASUNA

  • Bezain laster, / pronto, /azkar...
    Eta berehala, / laster,
  • -(e)neko
  • Jakin bezain laster, deituko dizut.
  • Etxean sartu eta berehala jakin dut norbait zegoela
  • Esan zueneko igarri nion gezurretan ari zela
  • Tan pronto como
  • Nada mas

ALDIBEREKOTASUNA

  • -(e)nean,
  • -t(z)ean
  • -(e)n bitartean
  • -(e)la(rik)
  • Ama datorrenean ikusiko duzu
  • Atetik sartzean, jakin nuen nor zen.
    Ezer esaten ez duten bitartean, egon bertan!
  • Gu heltzen garen bitartean, ez egin ezer
  • Lanetik zetorrelarik hanka hautsi zuen
    Lo zegoela, hizketan jardun zuen
  • Cuando
  • A la vez que/ mientras
  • Mientras (que...)

MAIZTASUNA

  • -(e)n bakoitzean,
  • -(e)n gehinetan,
  • -(e)n guztietan
  • Ikusten zaitudan bakoitzean, haserretzen naiz
  • Etorri den gehienetan, bakarrik izan da
  • Musika hau entzuten dudan guztietan, zutaz akordatzen naiz
  • Cada vez que
  • La mayoría de las veces
  • Siempre que


NOIZTIK

  • -(e)netik,
  • -(e)n momentutik,
  • -(e)nez geroztik,
  • -(e)netik aurrera
  • Titulua atera duenetik, ezin da berarekin egon
  • Ikusi zaituen momentutik, urduri jarri da
  • Ama hil zitzaionetik aurrera, asko aldatu da
  • Etxea txukundu nuenez geroztik, ez ditut gauzak aurkitzen
  • Desde que

NOIZ ARTE

  • art
  • (harik eta) ... arte
  • -(e)n arte
  • artean
  • Sendagileak ikusi arte, ez zen lasaitu
  • Harik eta guztiek berarekin hitz egin zuten arte, ez zen iritzia ematera ausartu
  • Partida amaitu duten arte ez naiz lasai geratu
  • Bera agertu artean estu eta larri ibili gara
  • Hasta que

NOIZKO

  • -(e)n garaiko....,
  • -(e)n eguneko....,
  • -(e)neko(a)
  • Argazki hauek Kuban egon ginen garaikoak dira
  • Karrera amaitu nuen eguneko ospakizuna ederra izan zen
  • Apunte horiek ikasle zinetenekoak izango dira
  • De cuando