Aditzak

3. Baldintza eta ondorio hipotetikoak

Baldintza mota honetan:

  • Aditz nagusiari -KO marka ezartzen zaio beti
  • Laguntzaile bereziak erabiltzen dira, bai baldintzan, baita ondorioan ere:

BALDINTZA

NOR NOR-NORI NOR-NORK NORK ZER NORI
Banintz
Bahintz
Balitz
Bagina
Bazina
Bazinete
Balira
Balitzait (balitzaizkit)
Balitzaik/n (balitzaizkik/n)
Balitzaio (balitzaizkio)
Balitzaigu (balitzaizkigu)
Balitzaizu (balitzaizkizu)
Balitzaizue (balitzaizkizue)
Balitzaie (balitzaizkie)
Banu (banitu)
Bahu (bahitu)
Balu (balitu)
Bagenu (bagenitu)
Bazenu (bazenitu)
Bazenute (bazenituzte)
Balute (balituzte)
Bani (zki) T
Bahi (zki) K/N
Bali (zki) O
Bageni (zki) GU
Bazeni (zki) ZU
Bazeni (zki) ZUE te
Bali (zki) E te


Adibideak:

  • Kiniela asmatuko banu = Si (yo) acertara o acertase la quiniela
  • Atsegina (izango) bazina = Si (tú) fueras o fueses agradable
  • Gaurko partidua irabaziko balute = Si ganaran o ganasen el partido
  • Liburua utziko balidate = Si me dejaran o dejasen el libro
  • Dirua banu = Si (yo) tuviera o tuviese dinero

ONDORIOA

NOR NOR NORI NOR NORK NORK ZER NORI
nintzateke
hintzateke
litzateke
ginateke
zinateke
zinatekete
lirateke
litzaidake (litzaizkidake)
litzaiake/litzainake (litzaizkiake/litzaizkinake)
litzaioke (litzaizkioke)
litzaiguke (litzaizkiguke)
litzaizuke (litzaizkizuke)
litzaizueke (litzaizkizueke)
litzaieke (litzaizkieke)
nuke (nituzke)
huke (hituzke)
luke (lituzke)
genuke (genituzke)
zenuke (zenituzke)
zenukete (zenituzkete)
lukete (lituzkete)
Ni (zki) DA ke
Hi (zki) A/NA ke
Li (zki) O ke
Geni (zki) GU ke
Zeni (zki) ZU ke
Zeni (zki) ZUE ke te
Li (zki) E ke te


Adibideak:

  • Kiniela asmatuko banu, lagunekin ospatuko nuke = Si (yo) acertara o acertase la quiniela, lo celebraría con los amigos
  • Atsegina (izango) bazina, hobeto biziko zinateke = Si fueras o fueses agradable, vivirías mejor
  • Gaurko partidua irabaziko balute, lehenak izango lirateke sailkapenean = Si ganaran o ganasen el partido, serían los primeros
  • Liburua utziko balidate, eskertuko nieke = Si me dejaran o dejasen el libro, se lo agradecería
  • Dirua banu, motor bat erosiko nizuke = Si (yo) tuviera o tuviese dinero, compraría una moto
  • Kafe bat hartuko nuke = (yo) tomaría un café
  • Lagunduko zenidake hau egiten? = ¿Me ayudarías a hacer esto?
  • Ederki egongo ginateke orain hondartzan = estaríamos muy bien ahora en la playa