Aditzak

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: C1 maila
Liburua: Aditzak
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Thursday, 2024(e)ko Novemberren 21(e)an, 16:36(e)tan

Deskribapena

Hemen aditzak lantzeko teoria eta ariketak dituzu

1. Aditzak

Atal honetan aditzak lantzeko materialak dituzu eskura

1.1. Aditz-jokoa: ariketak

1. Aditz-jokoa

2. Aditz trinkoak: Nor-i-k

Aditz trinko transitiboek (ekarri, eraman, esan...) NOR-NORK motako adizki trinkoak edukitzeaz gain (dakar, darama, dio...) ZER-NORI-NORK adizki trinkoak ere badituzte, adibidez:

Nik liburu dakart >> Nik zuri liburua dakarkizut
Guk gozokiak daramatzagu >> Guk amari gozokiak daramazkiogu
Guk egia diogu >> Guk zuei egia diotsuegu



Hona hemen aditz eskemak. Zutabeak konbinatuz sor ditzakezu adizki guztiak:

EKARRI

ORAINA IRAGANA
dakar(z)ki_da_t
dakar(z)ki_a/na_k/t
dakar(z)ki_o_
dakar(z)ki_gu_gu
dakar(z)ki_zu_zu
dakar(z)ki_zue_zue
dakar(z)ki_e_te
nekar(z)ki_da_n
hekar(z)ki_a/na_n
zekar(z)ki_o_n
genekar(z)ki_gu_n
zenekar(z)ki_zu_n
zenekarz(ki)-zue_te_n
zekar(z)ki_e_te-n


Adibideak:

Mezu bat dakarkizut Begoren partez (Te traigo un recado de parte de Bego)
Non da Karmele? Gozoki batzuk dakarzkiogu (¿Dónde está Karmele? Le traemos unos dulces)
Non da Jon? Zertarako nahi duzu? Liburu bat nekarkion (¿Dónde está Jon? ¿Para qué lo quieres? Le traía un libro)


ERAMAN

ORAINA IRAGANA
darama(z)ki_da_t
darama(z)ki_a/na_k/n
darama(z)ki_o_
darama(z)ki_gu_gu
darama(z)ki_zu_zu
darama(z)ki_zue_zue
darama(z)ki_e_te
nerama(z)ki_da_n
herama(z)ki_a/na_n
zerama(z)ki_o_n
generama(z)ki_gu_n
zenerama(z)ki_zu_n
zenerama(z)ki_zue_te_n
zerama(z)ki_e_te_n


Adibideak:

Ama bisitatzera zoazte? Bai, gozoki batzuk daramazkiogu (¿Vais a visitar a ama? Sí, le llevamos unos dulces)
Hiru tantoko aldea zeramakidan, baina irabazi egin nion (Me llevaba una diferencia de tres tantos, pero le gané)


ESAN (mendebaldean) / ERRAN (ekialdean)

ORAINA IRAGANA
diost(a)_t
dios( n)a_k/n
diotso_
diosku_gu
diotsu_zu
diotsue_zue
diotse_te
nio(t)s_da_n
hio(t)s_a/na_n
zio(t)s_o_n
genio(t)s_gu_n
zenio(t)s_zu_n
zenio(t)s_zue_te_n
zio(t)s_te_te_n


ESAN aditzaren zer-nori-nork adizkiek zenbait aldaketa fonetiko jasaten dituzte. Hona hemen eskema bat:

TS + T >> ST dioST, dioSTazu, zioSTan, zenioSTan...
TS + K/N >> S dioSat, dioSnat, nioSan, nioSnan...
TS + G >> SK dioSKU, dioSKUzu, zioSKUn, zioSKUten...
TS + Z >> TS dioTSUt, dioTSUEt, nioTSUn, nioTSUEn...


Adibideak

Baina zer diostazu? (¿Pero qué me dices?)
Bene-benetan diotsut (Te lo digo de verdad)
Beste irakasleak ere gauza bera zioskun (El otro profesor también nos decía lo mismo)
Hori horrela da. Neuk diotsuet (Eso es así. Os lo digo yo)

Euskaltzaindiak 3. pertsonan aldaera bi onartzen ditu: nori marka "O" nahiz "A" izan daiteke. Adibidez:

Nik gauza bera diotsat (diotsot) beti (Yo siempre le digo lo mismo)
Zer diotsazu (diotsozu) izekori? (¿Qué le dices a la tía?)
Horixe bera niotsan (niotson) nik (Eso mismo le decía yo)


IRITZI
Aditz honek zer-nori-nork adizkiak baino ez dauzka.

ORAINA IRAGANA
deritz_da_ t
deritz_a/na_k/t
deritz_o_
deritz_gu_gu
deritz_zu_zu
deritz_zue_zue
deritz_e_te
neritz_da_n
heritz_a/na_n
zeritz_o_n
generitz_gu_n
zeneritz_zu_n
zeneritz_zue_te_n
zeritz_e_te_n


IRITZI aditzaren zer-nori-nork adizkiek zenbait aldaketa fonetiko jasaten dituzte. Hona hemen eskema bat:

TZ + T >> ZT deriZT, deriZTazu, zeriZTan...
TZ + K/N >> Za/Zna deriZat, deriZnat, neriZan, neriZnan...
TZ + G >> ZK deriZKU, deriZKUzu, zeriZKUn...
TZ + Z >> TZ deriTZUt, deriTZUEgu, neriTZUn...


IRITZI aditzak esangura bikoitza dauka: alde batetik, DEITU aditzaren sinonimo bezala erabiltzen da eta; bestetik, IRUDITU aditzaren sinonimo gisa. Gaur egun bigarren adiera da erabiliena. Adibidez:

Nola deritzu zuri? Niri Joseba derizt (¿Cómo te llamas? Me llamo Joseba) (Literalmente: ¿Cómo te llama "la gente" a tí? A mi "la gente" me llama Joseba)
Goikolanda deritzon baserrian egon gara (Hemos estado en un baserri llamado Goikolanda)
Eskolan Jon Arrieta zeritzon mutil bat ezagutu nuen (En la escuela conocí a un muchacho llamado Jon Arrieta)
Zer deritzozu honi? Nik ez deritzot ondo (¿Qué te parece esto? A mí no parece bien) (Literalmente: ¿Qué le llamas a esto? Yo no le llamo bien)
Zer deritzozue mendira joateari? (¿Qué opinais de ir al monte?)
Zer deritzezue praka hauei? (¿Qué os parecen estos pantalones?)


Perpau konpletiboarekin ere erabil daiteke. Adibidez:

Nik txarto dagoela deritzot (Yo opino que está mal)


Euskaltzaindiak 3. pertsonan aldaera bi onartzen ditu: nori marka "O" nahiz "A" izan daiteke. Adibidez:

Zer deritzazu (deritzozu) honi? Ondo deritzat (deritzot)
Ez deritzat (deritzot) ondo hori egiteari
Norberto zeritzan (zeritzon) agure bat ere bazen han


Beste aldaera bat ere badago: datibo pluralean "deritze-" erarekin batera, "derizte-" ere onartuta dago. Adibidez:

Zer deritzezu (deriztezu) oihal hauei?
Nik ez deritzet (deriztet) ondo


Testu honen jatorria: Euskal Gramatika Osoa. Didaktiker SA, Bilbo 2000



3. Baldintza eta ondorio hipotetikoak

Baldintza mota honetan:

  • Aditz nagusiari -KO marka ezartzen zaio beti
  • Laguntzaile bereziak erabiltzen dira, bai baldintzan, baita ondorioan ere:

BALDINTZA

NOR NOR-NORI NOR-NORK NORK ZER NORI
Banintz
Bahintz
Balitz
Bagina
Bazina
Bazinete
Balira
Balitzait (balitzaizkit)
Balitzaik/n (balitzaizkik/n)
Balitzaio (balitzaizkio)
Balitzaigu (balitzaizkigu)
Balitzaizu (balitzaizkizu)
Balitzaizue (balitzaizkizue)
Balitzaie (balitzaizkie)
Banu (banitu)
Bahu (bahitu)
Balu (balitu)
Bagenu (bagenitu)
Bazenu (bazenitu)
Bazenute (bazenituzte)
Balute (balituzte)
Bani (zki) T
Bahi (zki) K/N
Bali (zki) O
Bageni (zki) GU
Bazeni (zki) ZU
Bazeni (zki) ZUE te
Bali (zki) E te


Adibideak:

  • Kiniela asmatuko banu = Si (yo) acertara o acertase la quiniela
  • Atsegina (izango) bazina = Si (tú) fueras o fueses agradable
  • Gaurko partidua irabaziko balute = Si ganaran o ganasen el partido
  • Liburua utziko balidate = Si me dejaran o dejasen el libro
  • Dirua banu = Si (yo) tuviera o tuviese dinero

ONDORIOA

NOR NOR NORI NOR NORK NORK ZER NORI
nintzateke
hintzateke
litzateke
ginateke
zinateke
zinatekete
lirateke
litzaidake (litzaizkidake)
litzaiake/litzainake (litzaizkiake/litzaizkinake)
litzaioke (litzaizkioke)
litzaiguke (litzaizkiguke)
litzaizuke (litzaizkizuke)
litzaizueke (litzaizkizueke)
litzaieke (litzaizkieke)
nuke (nituzke)
huke (hituzke)
luke (lituzke)
genuke (genituzke)
zenuke (zenituzke)
zenukete (zenituzkete)
lukete (lituzkete)
Ni (zki) DA ke
Hi (zki) A/NA ke
Li (zki) O ke
Geni (zki) GU ke
Zeni (zki) ZU ke
Zeni (zki) ZUE ke te
Li (zki) E ke te


Adibideak:

  • Kiniela asmatuko banu, lagunekin ospatuko nuke = Si (yo) acertara o acertase la quiniela, lo celebraría con los amigos
  • Atsegina (izango) bazina, hobeto biziko zinateke = Si fueras o fueses agradable, vivirías mejor
  • Gaurko partidua irabaziko balute, lehenak izango lirateke sailkapenean = Si ganaran o ganasen el partido, serían los primeros
  • Liburua utziko balidate, eskertuko nieke = Si me dejaran o dejasen el libro, se lo agradecería
  • Dirua banu, motor bat erosiko nizuke = Si (yo) tuviera o tuviese dinero, compraría una moto
  • Kafe bat hartuko nuke = (yo) tomaría un café
  • Lagunduko zenidake hau egiten? = ¿Me ayudarías a hacer esto?
  • Ederki egongo ginateke orain hondartzan = estaríamos muy bien ahora en la playa

3.1. Koadroa

4. Ahalera

Hemen ahalera lantzeko ariketak dituzu

4.1. Ariketak

  • Ekar zaitzaket 1
  • Ekar zaitzaket 2
  • Ekar zintzakedan 1
  • Ekar zintzakedan 2
  • Ekar ziezaiokeen 1
  • Ekar ziezaiokeen 2

5. Agintera

 .

5.1. Ariketak