Aditzak
2. Aditz trinkoak: Nor-i-k
Aditz trinko transitiboek (ekarri, eraman, esan...) NOR-NORK motako adizki trinkoak edukitzeaz gain (dakar, darama, dio...) ZER-NORI-NORK adizki trinkoak ere badituzte, adibidez:
Guk gozokiak daramatzagu >> Guk amari gozokiak daramazkiogu
Guk egia diogu >> Guk zuei egia diotsuegu
Hona hemen aditz eskemak. Zutabeak konbinatuz sor ditzakezu adizki guztiak:
EKARRI
ORAINA | IRAGANA |
dakar(z)ki_da_t dakar(z)ki_a/na_k/t dakar(z)ki_o_ dakar(z)ki_gu_gu dakar(z)ki_zu_zu dakar(z)ki_zue_zue dakar(z)ki_e_te |
nekar(z)ki_da_n hekar(z)ki_a/na_n zekar(z)ki_o_n genekar(z)ki_gu_n zenekar(z)ki_zu_n zenekarz(ki)-zue_te_n zekar(z)ki_e_te-n |
Adibideak:
Non da Karmele? Gozoki batzuk dakarzkiogu (¿Dónde está Karmele? Le traemos unos dulces)
Non da Jon? Zertarako nahi duzu? Liburu bat nekarkion (¿Dónde está Jon? ¿Para qué lo quieres? Le traía un libro)
ERAMAN
ORAINA | IRAGANA |
darama(z)ki_da_t darama(z)ki_a/na_k/n darama(z)ki_o_ darama(z)ki_gu_gu darama(z)ki_zu_zu darama(z)ki_zue_zue darama(z)ki_e_te |
nerama(z)ki_da_n herama(z)ki_a/na_n zerama(z)ki_o_n generama(z)ki_gu_n zenerama(z)ki_zu_n zenerama(z)ki_zue_te_n zerama(z)ki_e_te_n |
Adibideak:
Hiru tantoko aldea zeramakidan, baina irabazi egin nion (Me llevaba una diferencia de tres tantos, pero le gané)
ESAN (mendebaldean) / ERRAN (ekialdean)
ORAINA | IRAGANA |
diost(a)_t dios( n)a_k/n diotso_ diosku_gu diotsu_zu diotsue_zue diotse_te |
nio(t)s_da_n hio(t)s_a/na_n zio(t)s_o_n genio(t)s_gu_n zenio(t)s_zu_n zenio(t)s_zue_te_n zio(t)s_te_te_n |
ESAN aditzaren zer-nori-nork adizkiek zenbait aldaketa fonetiko jasaten dituzte. Hona hemen eskema bat:
TS + K/N >> S dioSat, dioSnat, nioSan, nioSnan...
TS + G >> SK dioSKU, dioSKUzu, zioSKUn, zioSKUten...
TS + Z >> TS dioTSUt, dioTSUEt, nioTSUn, nioTSUEn...
Adibideak
Bene-benetan diotsut (Te lo digo de verdad)
Hori horrela da. Neuk diotsuet (Eso es así. Os lo digo yo)
Euskaltzaindiak 3. pertsonan aldaera bi onartzen ditu: nori marka "O" nahiz "A" izan daiteke. Adibidez:
Zer diotsazu (diotsozu) izekori? (¿Qué le dices a la tía?)
Horixe bera niotsan (niotson) nik (Eso mismo le decía yo)
IRITZI
Aditz honek zer-nori-nork adizkiak baino ez dauzka.
ORAINA | IRAGANA |
deritz_da_ t deritz_a/na_k/t deritz_o_ deritz_gu_gu deritz_zu_zu deritz_zue_zue deritz_e_te |
neritz_da_n heritz_a/na_n zeritz_o_n generitz_gu_n zeneritz_zu_n zeneritz_zue_te_n zeritz_e_te_n |
IRITZI aditzaren zer-nori-nork adizkiek zenbait aldaketa fonetiko jasaten dituzte. Hona hemen eskema bat:
TZ + K/N >> Za/Zna deriZat, deriZnat, neriZan, neriZnan...
TZ + G >> ZK deriZKU, deriZKUzu, zeriZKUn...
TZ + Z >> TZ deriTZUt, deriTZUEgu, neriTZUn...
IRITZI aditzak esangura bikoitza dauka: alde batetik, DEITU aditzaren sinonimo bezala erabiltzen da eta; bestetik, IRUDITU aditzaren sinonimo gisa. Gaur egun bigarren adiera da erabiliena. Adibidez:
Goikolanda deritzon baserrian egon gara (Hemos estado en un baserri llamado Goikolanda)
Eskolan Jon Arrieta zeritzon mutil bat ezagutu nuen (En la escuela conocí a un muchacho llamado Jon Arrieta)
Zer deritzozu honi? Nik ez deritzot ondo (¿Qué te parece esto? A mí no parece bien) (Literalmente: ¿Qué le llamas a esto? Yo no le llamo bien)
Zer deritzozue mendira joateari? (¿Qué opinais de ir al monte?)
Zer deritzezue praka hauei? (¿Qué os parecen estos pantalones?)
Perpau konpletiboarekin ere erabil daiteke. Adibidez:
Euskaltzaindiak 3. pertsonan aldaera bi onartzen ditu: nori marka "O" nahiz "A" izan daiteke. Adibidez:
Ez deritzat (deritzot) ondo hori egiteari
Norberto zeritzan (zeritzon) agure bat ere bazen han
Beste aldaera bat ere badago: datibo pluralean "deritze-" erarekin batera, "derizte-" ere onartuta dago. Adibidez:
Nik ez deritzet (deriztet) ondo
Testu honen jatorria: Euskal Gramatika Osoa. Didaktiker SA, Bilbo 2000