Deklinabidea

1. -etako, -etatik

MULTZOTIK AUKERA EGITEAN

Multzo batetik aukera egin behar dugunean ETAKO / ETATIK / ETAN atzizkiak erabiltzen ditugu

Kontuan hartu atzizki hauek gisa berean erabiltzen ditugula ohizko gramatiketan bizidun edo bizigabe deitu izan diren sintagmetan. Hori dela eta,

  • “zazpietako hoberena izan daiteke zazpi etxeetako hoberena edo zazpi ikasleetako hoberena.
  • Kasu hauetan ez da egundaino erabili “zazpiengandik hoberena” edo horrelakorik.

-ETAKO

  • Zortzietako traketsena laugarrena da.
  • Zuetako bat ez zen klasera etorri

-ETATIK

  • Pintxo hauetatik zein gustatzen zaizu gehien?

-ETAN

  • Fruituetan laranja da nire gogokoena