Deklinabidea

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: B2 maila
Liburua: Deklinabidea
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Saturday, 2024(e)ko Decemberren 21(e)an, 18:23(e)tan

Deskribapena

Hemen deklinabidea lantzeko teoria eta ariketak izango dituzu

1. -etako, -etatik

MULTZOTIK AUKERA EGITEAN

Multzo batetik aukera egin behar dugunean ETAKO / ETATIK / ETAN atzizkiak erabiltzen ditugu

Kontuan hartu atzizki hauek gisa berean erabiltzen ditugula ohizko gramatiketan bizidun edo bizigabe deitu izan diren sintagmetan. Hori dela eta,

  • “zazpietako hoberena izan daiteke zazpi etxeetako hoberena edo zazpi ikasleetako hoberena.
  • Kasu hauetan ez da egundaino erabili “zazpiengandik hoberena” edo horrelakorik.

-ETAKO

  • Zortzietako traketsena laugarrena da.
  • Zuetako bat ez zen klasera etorri

-ETATIK

  • Pintxo hauetatik zein gustatzen zaizu gehien?

-ETAN

  • Fruituetan laranja da nire gogokoena

2. Bera / berdina

Hiztun askok nahastu egiten ditu bera eta berdina adjektiboak; baina oso desberdinak dira. Ikus dezagun zertan bereizten diren adibide baten bidez:

  • Gogoratzen duzu atzoko autoa? Ba, hori BERA da: Es el mismo (auto bakar bat dago: atzokoa eta gaurkoa).
  • Gogoratzen duzu atzoko autoa? Ba, hori BERDINA da: Es igual (bi auto dira: atzokoa bat zen eta gaurkoa beste bat da)

Beraz, berdin adjektiboak antz handia duten bi pertsona edo objektu daudela adierazten du. Aitzitik, ber adjektiboak objektu bakarra adierazten du.

Ikus dezagun beste zenbait adibide:

  • Jertse hori ez da nirea. BERDINA da, baina ez da BERBERA (Es igual, pero no es el mismo)
  • Mirenek eta Amaiak belarritako BERDINAK erabiltzen dituzte (Iguales)

 Batzuetan, Ber erabili ordez, berber bariante intentsiboa erabiltzen da.

BERBERAK erabiltzen dituzte (Los mismos).

  • Egun batzuetan Amaiak erabiltzen ditu eta beste zenbait egunetan Mirenek eramaten ditu.

Ikus beste azalpne bat HABEren web gunean: Bera / berdina

2.1. Ariketak