Sintaxia
4. Konparatiboak
Bezalako / besteko
Bezain-en ondoko adjektiboa desagertzen denean, jadanik entzuleak badakielako zertaz ari den, bezain-en ordez bezalako (besteko, adinako...) erabili ohi da
- Zu bezain ederra da = zu bezalakoa da
- Nirea ez da zurea bezalakoa = nirea ez da zurea bezain...(handia, ederra, itsusia...)
- Nik zuk bezalako kotxea daukat (nire kotxea zurea bezalakoa da)
- Gaur ez daukat gaztetan bezalako esperantzarik
- Guk ez dugu zuk besteko indarrik
- Aitak ez dauka amak besteko pazientziarik
Zenbat eta... orduan eta.... (cuanto más... tanto mas......)
Zenbat eta...orduan eta; Zenbat eta...hainbat eta, bi formak erabil litezke, nahiz eta lehena izan gure artean arruntena. Bi ezaugarrien arteko lotura zehazteko erabiltzen da
- Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta bero handiagoa sentituko duzu
- Zenbat eta handiagoa, hainbat eta neketsuagoa izaten da
Gero eta .... ago... (cada vez mas / cada vez menos)
Aurrekoa ez nahastu gero eta formarekin; gero eta ezaugarri bat denboran zehar aldatzen dela adierazteko erabiltzen da
- Gero eta beranduago etortzen zara (cada vez más tarde....)
- Gero eta lan gehiago eginarazten digute (cada vez más trabajo...)