Ohar batzuk portfolioez
3. Oinarriak
- Erabiltzailea da oinarri: Ikasleak erabakitzen du nor sartzen den e-portfolioaren atal bakotizean eta zer ikus dezakeen.
- Egokitzeko modukoa: Ikasleak hainbat orri sor dezake hainbat erabilerarako.
- Malgua: Ikasleak aukera izan behar du hainbat portfolio sortu eta kudeatzeko bere gaitasunak eta materialak erakusteko.
- Hausnarketarako bide: Portfolioaren plantilek hausnarketarako bide eman behar dute.
- Erraza erabiltzen: erabiltzaileek ez dute HTML edo programatzen jakin behar. Formularioak eta bestelako gailuak erabiltzeko gaitasuna bakarrik behar da.
- Helburuei begira: Erabiltzaileek edozein arlotako helburuak ezarri, berrikusi, aldatu ahal dituzte: hezkuntza, ikastaro bat, osasuna, lana, zerbitzu bat...