Ohar batzuk portfolioez

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Mahara, portfolio digitala sortzeko tresna
Liburua: Ohar batzuk portfolioez
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Thursday, 2024(e)ko Novemberren 21(e)an, 18:20(e)tan

Deskribapena

Hemen portfolioei buruzko hainbat datu eta hausnarketa aurkituko dituzu

1. Definizioa

Portfolioa denboran zehar gertatzen den ikas-prozesuaren berri ematen duten aztarna-multzoa da.

Ezagutza-eremu zehatzen ingurukoa izan daiteke edo bizitza osoan zehar gertatzen den ikaskuntzaren ingurukoa.

Aztarnak mota askotakoak izan daitezke:

  • Idatzizko dokumentuak
  • Argazki eta bideoak
  • Ikerketa-lanak
  • Irakasle eta lankideen iruzkinak edota norberaren hausnarketak
  • Lortutako agiriak eta tituluak

Portfolioaren oinarrian aztarna horien inguruko norberaren hausnarketa dago, aukeratzeko arrazoiak eta portfolioa osatzeko prozesuan ikasitakoa

Iturria: Helen Barret, 2009 (moldatua)

2. Ezaugarriak

Portfolioak ikas-helburu zehatzei begirako dokumentu-bilduma antolatuak dira, ikasleak hainbat gaitasun lortzeko prozesuan gida gisa erabiliko dituena. Hori dela-eta, irakasleok prozesua ebaluatzeko erabil ditzakegu eta emaitzak baloratzeko.

Ikasleak denbora-tarte batean egiten dakiena erakusten du eta hartara ebaluaziorako tresnaz gain, ikasleak bere ezagutza eraikitzeko prozesuari buruzko hausnarketarako tresna ezin hobea da.

Arlo eta maila bakoitzean berezko ezagurriak izango ditu portfolioak. Ez da gauza bera hizkuntza-portfolioa edo fisika-portfolioa eta ezta Lehen Hezkuntzakoa eta Unibertsitateakoa ere.

3. Oinarriak

  • Erabiltzailea da oinarri: Ikasleak erabakitzen du nor sartzen den e-portfolioaren atal bakotizean eta zer ikus dezakeen.
  • Egokitzeko modukoa: Ikasleak hainbat orri sor dezake hainbat erabilerarako.
  • Malgua: Ikasleak aukera izan behar du hainbat portfolio sortu eta kudeatzeko bere gaitasunak eta materialak erakusteko.
  • Hausnarketarako bide: Portfolioaren plantilek hausnarketarako bide eman behar dute.
  • Erraza erabiltzen: erabiltzaileek ez dute HTML edo programatzen jakin behar. Formularioak eta bestelako gailuak erabiltzeko gaitasuna bakarrik behar da.
  • Helburuei begira: Erabiltzaileek edozein arlotako helburuak ezarri, berrikusi, aldatu ahal dituzte: hezkuntza, ikastaro bat, osasuna, lana, zerbitzu bat...

4. Erabilerak

Oinarrizko lau funtzio izan dezakete portfolioek eta horietako bakoitzaren arabera, ezaugarri eta eduki jakin batzuk izan beharko ditu:

  • Egiaztatzeko tresna: Arlo jakin batean portfolioaren sortzaileak duen gaitasuna egiaztatzen du besterren aurrean, adibidez enpresa bateko arduradunen aurrean.

  • Erakustokia: Sortzaileek ondoen egiten dutena erakusten dute, edo gogokoen dutena, edo harro sentiareazten dituena.

  • Ibilbide baten erakusgarria: Eremu jakin batean sortzaileak egindako ibilbidea erakusteko bilduma, baita ibilbide hori planifikatzeko eta hobetzeko ere.

  • Hausnarketarako tresna: Sortzaileak bere buruari buruzko eta dituen helburuak lortzeko bidean emadako pausuei buruzko hausnarketa eta ebaluazioa egiten du.

5. E-portfolioak

E-portfolioak portfolio digitalak dira, hau da tresna informatikoz sortutako eta kudeatutako portfolioak. Gaur egungo joera, web 2.0-ko tresnak erabiltzea da.

Baina, ezertan hasi aurretik, gogoan izan behar da erabilitako tresna(k) bitartekoa dela eta ez helburua. Bestalde, ez dugu ahaztu behar erabiltzaileen gaitasun teknologikoek baldintzatuko dituztela erabilerak eta tresna egokitu behar dugula erabiltzailearen mailara eta ez erabiltzailea tresnara (IKT-n alorrean sarri gertatzen den errorea).

 

Portfolioa sortzeko tresnak (gazteleraz)