Ohar batzuk portfolioez
4. Erabilerak
Oinarrizko lau funtzio izan dezakete portfolioek eta horietako bakoitzaren arabera, ezaugarri eta eduki jakin batzuk izan beharko ditu:
- Egiaztatzeko tresna: Arlo jakin batean portfolioaren sortzaileak duen gaitasuna egiaztatzen du besterren aurrean, adibidez enpresa bateko arduradunen aurrean.
- Erakustokia: Sortzaileek ondoen egiten dutena erakusten dute, edo gogokoen dutena, edo harro sentiareazten dituena.
- Ibilbide baten erakusgarria: Eremu jakin batean sortzaileak egindako ibilbidea erakusteko bilduma, baita ibilbide hori planifikatzeko eta hobetzeko ere.
- Hausnarketarako tresna: Sortzaileak bere buruari buruzko eta dituen helburuak lortzeko bidean emadako pausuei buruzko hausnarketa eta ebaluazioa egiten du.