Ohar batzuk portfolioez
1. Definizioa
Portfolioa denboran zehar gertatzen den ikas-prozesuaren berri ematen duten aztarna-multzoa da.
Ezagutza-eremu zehatzen ingurukoa izan daiteke edo bizitza osoan zehar gertatzen den ikaskuntzaren ingurukoa.
Aztarnak mota askotakoak izan daitezke:
- Idatzizko dokumentuak
- Argazki eta bideoak
- Ikerketa-lanak
- Irakasle eta lankideen iruzkinak edota norberaren hausnarketak
- Lortutako agiriak eta tituluak
Portfolioaren oinarrian aztarna horien inguruko norberaren hausnarketa dago, aukeratzeko arrazoiak eta portfolioa osatzeko prozesuan ikasitakoa
Iturria: Helen Barret, 2009 (moldatua)