Irakaslearen gida
5. Metodologia
Sarrera teoriko baten ondoren partaideek Mahara-k eskaintzen dituen baliabideak erabiliko dituzte euren ikaskuntza-testuinguruan.
Ikastaroaren testuinguru gisa, Helduen Euskalduntzea hartu dugu eta beste edozein kontestutarako ere erabilgarri bada ere, hori buruan dago prestatuta ikastaroa.
Ikastaro-bukaeran nork bere portfolioa sortuta izango du bai norberaren erabilerarako bai ustezko ikasleei erabiltzeko aukera emateko. Horretarako ezinbestekoa da Mahara instalazio bat bertan praktikak egin ahal izateko.