Irakaslearen gida

Gunea: Santurtziko Udal Euskaltegia
Ikastaroa: Mahara, portfolio digitala sortzeko tresna
Liburua: Irakaslearen gida
Nork inprimatua: Gonbidatua
Data: Sunday, 2024(e)ko Novemberren 24(e)an, 04:21(e)tan

Deskribapena

hjhkjhj

1. Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaro hau HABEk irakasleen formaziorako urtero burutzen duen planaren barruan eman genuen Bilbon, 2012ko irailaren 18an eta 19an.

10 orduko iraupena izan zuen eta aurrez aurreko moldean eskaini genuen.

Ikastaro honetan ondorengoa lortu nahi izan dugu:

  • Mahara e-portfolioak egiteko tresna ezagutzen hastea ezinbesteko da euskara-irakasleentzat. Ikastaro honetan Mahara-k eskaintzen dituen tresnak azaldu eta erabili nahi izan ditugu.

2. Ikastaroaren gida

Irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta bereziki hizkuntzen irakaskuntzan garrantzia handia hartu dute ikasleen portfolioek. Horren adibide garbia da Europako Kontseiluak bultzatutako Hizkuntzen Portfolio Europarra.

Portfolio horien bertsio digitalek ere hartu dute beren lekua inguruko hizkuntzen ikasleen artean eta euskara-irakasleek berandu baino lehen heldu beharko diote gai honi.

Hainbat portfolio, ordea, produktu itxiak dira eta erabiltzaileak ez du aukerarik nahi bezala eta nahi duenerako erabiltzeko. Mahara-k aukera hori ematen dio erabiltzaileari eta produktu bukatuez gain, prozesua ere agerian jartzeko tresna da.

3. Helburuak

Orokorrak

  • Mahara e-portfolioa ezagutzea
  • Mahara-ren erabileran lehen urratsak ematea
  • Mahara eta Moodle-ren arteko lotura ezagutzea


Operatiboak

  • Portfolioen ezaugarriez jabetzea
  • E-portfolioen ezaugarriez jabetzea
  • Mahara-ren baliabideak ezagutzea
  • Mahara-ren baliabideak erabiltzen trebatzea
  • Mahara eta Moodle aldi berean erabiltzea

4. Edukiak

  • Portfolioak
  • e-portfolioak
  • Mahara-ren ezaugarri nagusiak
  • Edukia
  • Curriculum Vitaea
  • Portfolioa
  • Taldeak
  • Mahara eta Moodle

5. Metodologia

Sarrera teoriko baten ondoren partaideek Mahara-k eskaintzen dituen baliabideak erabiliko dituzte euren ikaskuntza-testuinguruan.

Ikastaroaren testuinguru gisa, Helduen Euskalduntzea hartu dugu eta beste edozein kontestutarako ere erabilgarri bada ere, hori buruan dago prestatuta ikastaroa.

Ikastaro-bukaeran nork bere portfolioa sortuta izango du bai norberaren erabilerarako bai ustezko ikasleei erabiltzeko aukera emateko. Horretarako ezinbestekoa da Mahara instalazio bat bertan praktikak egin ahal izateko.

6. Betekizun teknikoak

Ikastaroa berreralbiltzeko honako hauek hartu behar dira kontuan:

  • Ikastaroa bera Moodle-rako diseinatuta dago (2.0tik aurrerako bertsioetarako)
  • Erabili genuen Moodle instalazioa Mahara instalazio batekin zegoen lotuta.
  • Ikasleek ikastaroaren eskuineko zutabean Sare-zerbitzariak izeneko blokea izan dute e-portfoliora zuzenean joateko.
  • Era berean, Moodle-ren foro, zeregin eta bestelako jardueretan portfoliora esportatzeko aukera zegoen gaituta.

7. Kredituak eta esker ona

Egileak:

 

Esker ona

  • Gure esker ona adierazi nahi diogu Iñaki Arenazari, alderdi teknikoan eman digun laguntza handiagatik